Aberri Egunerako autobusak antolatu dituzte Goierritik
EH Bilduk apirilaren 17an Iruñean ospatuko du 2022ko Aberri Eguna. Iruñera joateko eta Goierriko herrietatik aterako diren autobusen zerrendetan izena emateko dei egin dute.
Koalizioko kideek «Goierriko independentista aurrerakoi eta antifaxista orori» egin nahi diote gonbita, «bakea, demokrazia eta burujabetza aldarrikatzeko». Horren harira, Amaiurgo gudaren 500. eta lehen Aberri Egunaren 90. urteurrenak oroitu dituzte.
Autobusak
Legazpitik, Saturnino Telleriako biribilgunetik, 10:15ean abiatuko da autobusa. Izena emateko, Lekanazpin eta Karibe Zaharra tabernan.
Urretxu-Zumarragako Areizaga-Kalebarren enparantzatik ere aterako da autobusa, 10:30ean. Izena emateko: Urretxun, Motz, Osaba eta Berit tabernetan; Zumarragan, Amalur elkartean; eta Ezkio-Itsason Ostatuan. Telefonoz ere eman daiteke izena (680 163 019).
Ordiziatik autobusez joan nahi dutenentzat; Tren geltokitik, 10:00etan abiatuko da. Izena emateko: WhatsApp bidez (688 717 743 edo 610 741 046); epostaz (ordiziakoehbildu»gmail.com); edo Herrikon izena emanda.
Beasaindik, 10:15ean tren geltokitik abiatuko da. Izena emateko aukera dago Arrano, Basakana eta Irizar tabernetan; edo WhatsApp mezua bidalita (644 949 157).
Lazkao, Itsasondo, Idiazabal, Zaldibia, Segura, Zerain, Olaberria Legorreta eta Itsasondon ere antolatu dituzte autobusak.