HARPIDEEK ESANA. «Euskara bultzatzeko aukera polita da HITZAren harpide izatea»
Gurasoen etxean HITZA jasotzen zutelako, eta independizatu zenean «HITZA irakurtzeko tartetxo hori faltan sentitzen» zuelako egin zen harpide Eli Unanue, 2021ean. Bestalde, «euskara bultzatzeko aukera polita» ere iruditzen zitzaion, baita «inguruko euskarazko komunikazio talde txiki bati babesa ematea ere». Goiberri ere «oso gustura» irakurtzen du ostiraletan, eta denbora pasak egitea asko gustatzen zaiola aitortu du.