Pentsio publiko duinak eskatuko dituzte Gasteizen
GOIERRI // Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak pentsio publiko duinak exijitzeko manifestazioa deitu du. Maiatzaren 12an egingo dute, Gasteizen. Jaurlaritzari pentsioak 1.080 euro arte osatzeko eskatuko diote. Goierriko pentsiodunek bat egin dute deialdiarekin, eta autobusa antolatu dute. Izena emateko 639 645 228 telefonora deitu behar da. Bestalde, astelehenean ohiko elkarretaratzeak egingo dituzte Beasainen eta Urretxu-Zumarragan.