Almitzaren sega liga bihar amaituko da, Oiartzunen
GOIERRI // Euskal Herriko XIII. Bakarkako Sega Ligaren hirugarren eta azken saioa bihar jokatuko dute segalariek. Oiartzunen da lehiaketa, hilerri azpiko belardian, 18:00etan hasita. Han erabakiko dira kategoria bakoitzeko Euskal Herriko txapeldunak, gizon, emakume eta gaztetxoen artean sei mailatan.