HARPIDEEK ESANA. «Iluntzean hartzen dut denbora HITZA irakurtzeko»
2015ean egin zuen Patxi Agirre mutiloarrak GOIERRIKO HITZAren harpidetza, «bertako notizien berri izateko». Bederatzi urte daramatza, beraz, eskualdeko ekitaldi, ekintza eta herritarren nondik norakoen berri izaten egunkariaren bidez. «Iluntzean hartzen dut denbora irakurtzeko, lanetik etorritakoan». Herrikako banaketa du gustukoen, herri bakoitzean zer dagoen jakitea. «Mutiloa, Beasain, Segura…herri bakoitzekoa».