Santa Luzia-Anduaga auzoan "Bi buruko aizkora" liburuaren aurkezpenarekin eman diete amaiera jaietako asteburuari
Santa Luzia-Anduaga auzoan San Pedro jaiak ospatzen hasi dira eta gaurkoan astebukaerari amaiera emateko "Bi buruko aizkora" liburuaren aurkezpena izan dute.
Ezkioko Santa Luzia-Anduaga auzoan San Joanetan hasi dituzte San Prudentzio jaiak. Ekainaren 24ean eman zieten hasiera San Pedro Jaiei, arratsaldeko 18:00etako txupinazoarekin. Ostiraletik igandera bitartean egitarau zabalaz gozatu ahal izan dute herritarrek eta ekainaren 29an, San Pedro Eguna ospatuko dute. Jaietan zehar hainbat ekintza egiteko aukera izan dute ezkiotarrek, besteak beste, mus txapelketa, poteoa trikitilariekin, musika eskaintza Laiotz taldearen eta Dj Andoniren eskutik… Haurrentzako eskaintzari dagokionean, zirku tailerra eta abar izan dituzte, herri- eta festa-giroan murgilduta herritar guztiak batzeko.
“Bi buruko aizkora” liburuaren aurkezpena
Jaietako asteburuari agur esateko, Alvaro Bermejo eta Joseba Urretabizkaiaren “Bi buruko aizkora” liburuaren aurkezpena izan dute ezkiotarrek. Goizeko 12etan hasi da aurkezpena Ezkioko udaletxean eta liburuaren nondik norakoen berri jakin ahal izan dute.
Liburua Iturbe anaien ingurukoa da. Iturbe anaiak aizkoragileak izan ziren eta liburu honetan Alvaro Bermejok jarri ditu hitzak eta hitz hauek Joseba Urretabizkaiaren argazkiek lagunduta osatzen dute liburu hau.
Aurkezpenaren ondoren Mitxeneako tailerrera joateko aukera izan dute, bertan aizkorak egiteko prozesuaren zatitxo bat ezagutzeko asmoz.