CAF enpresak 34 milioi euroko irabazi gordina izan du lehen bederatzi hilabeteetan, iaz baino %40 gutxiago
Bezeroak eta kontratuak berriz, gora, 2.191 milioi euroko salmentak erregistratu ditu CAF-ek.
CAFek 34 milioi euroko irabazi garbia izan du 2022 urteko lehen bederatzi hilabeteetan, 2021eko aldi berean lortutakoaren azpitik; iaz, 57 milioi euroko irabazi garbia izan zuen aldi horretan, aurten baino %41 gehiago.
Beasaingo enpresatik azaldu dute, “jardueraren igoera” eman bada ere, hainbat faktorek eraginda eman dela irabazietan beherakada; inflazioaren inpaktua, faktura energetikoaren hazkundea, soldataren kostuen eta materialen hazkundea, krisia osagaien hornikuntzan, Covid-19aren eragina trenen zirkulazioetan, eta finantza gastuaren igoera interes tasen eta dibisa batzuen igoera direla eta.
Bezeroak eta kontratuak gora
Hala, CAF enpresak 2.191 milioi euroko salmentak erregistratu ditu lehen bederatzi hilabetekoan, 2021 urteko aldi berean baino %8 gehiago. Eskaerek 11.857 milioi euroko gehikuntza suposatuko dute, iazko abenduan baino %23 gehiago.
Kontratuek “gora” egin dute, enpresak emandako datuen arabera, “%29″koa da igoera, eta gaur gaurkoz “3.837 milioi eurora iristen dira”.
EBITDA-k (ustiapenaren emaitza gordina) berriz, %10 erori zen 2022ko urtarriletik irailera, hau da, 175 milioi eurotik, 157 eurora.
Aipatu ere, tren arloko jarduerak, %9ko igoera izan duela CAF-ek, azken urteotan tren arloko kontratazio handiaren ondorioz eta proiektu integralen ekarpenari esker.
Bestalde, autobusen arloko jardueran ere igoera nabari dute, kasu horretan, %5ekoa. Entregatutako unitate kopurua % 16 igo da urtetik urterako tasan, osagaien hornidura-arazoen eragina jasan duen testuinguruan. Horri lotuta esan, entregatutako autobusen %24 bakarrik izan dira bateria eta hidrogeno bidezkoak; eta, aldiz, 2021eko % 32 izan ziren.