Maialen Arizkorreta: «Urte guztian egiten dut ariketa, Euskaraldian gehiago»
Euskaraz bizi da Maialen Arizkorreta (Zegama, 1989). Lagunartean, kalean, familian… euskaraz hitz egiten du egunerokotasunean. Lehenengo Euskaralditik ahobizi bezala parte hartu du egitasmoan, edizio guztietan, eta aurtengoan ere rol bera hartu du.
Lehenengo hitza beti euskaraz egiten ahalegintzen da urte guztian, eta erdaraz erantzuten badiote ere, euskaraz dakitenekin edo ikasten ari direnekin euskaraz hitz egiten ahalegintzen da. Euskaraldia ariketa hori indartzeko baliatuko du: «Zegamako euskara zailagoa egiten zaienekin euskara batuagoa edo beste hitz batzuk erabiltzen saiatzen naiz, errazago ulertu nazaten».
Erreportaje osoa GoiBerri.eus webgunean.