Bizitza osoa gizartearen eta euskararen alde
Ostegunean Mikel Lizarraga hil zen. Nafarroako Dorrao herrian jaio zen, baina bere bizitzaren zati handi bat Urretxu-Zumarragan eman zuen.
Gaztetan fraide izan zen. Erroman eta Parisen bizi izan zen. besteak beste. Frantziako hiriburuan langileen aldeko borrokan murgildu zen. Ondoren, Euskal Herrira itzuli zen. Fraide izateari utzi zion, eliza barruan iraultza egiteko modurik ikusten ez zuelako.
Zardoya igogailu enpresan, Patrizio Etxeberria enpresan, eraikuntza munduan… lan egin zuen. Toki guztietan, langileen eskubideen alde borrokatu zen. Organizacion Revolucionaria de Trabajadores alderdiarekin, Zumarragako alkategai izan zen.
1980ko hamarkada hasieratik aurrera, euskara irakasten jardun zen. Urretxuko eta Zumarragako Udal Euskaltegiaren sorreran parte hartu zuen. Mende hasieran jubilatu zen, baina euskararen aldeko lanean jarraitzen zuen. Elikagaien Bankuko kidea zen.