Berasategi eta Isasa, Euskaltelekin Cambrilsera joan dira
GOIERRI // Euskaltel-Euskadi txirrindulari talde profesionalean dauden bi goierritarrek, Xabier Berasategi olaberritarrak eta Xabier Isasa urretxuarrak, 2023ko denboraldia prestatzeko egonaldia gaur hasiko dute. Taldeak 20 txirrindulari eraman ditu Cambrilsera (Tarragona, Katalunia), eta urtarrilaren 18ra arte egingo dute kontzentrazioa. ProTeam mailan ariko da Euskaltel, laugarren urtez. Valentzian hasiko dira lehian, 22an. Mallorcako Challengea (25tik 29ra) eta Saudi Tour (30-3) gero.