Pilar Ormazabal gabiriarrak ehun urte bete ditu
Pilar Ormazabal Ormazabal gabiriarrak ehun urte bete zituen, urriaren 10ean. Udaletik bisita jaso zuen Urruti baserrian, eta lore sorta bat eta koadro-oroigarri bat oparitu zizkioten. Entzuteko arazoak baditu ere, umore oneko eta adeitsu hartu zituen bisitak. Zapatuan ospatu zuten familian, jaio eta bizi izan den etxean bertan.