Buru osasunaren zaintzari buruzko hitzaldia antolatu dute Ordizian
Izena eman behar da aurrez. Abenduaren 2an izango da. Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohia eta umoregilea, eta Eider Zuaitz haur eta nerabeen psikiatra ordiziarra izango dira hizlariak.
Hiri Hezitzaileen Nazioarteko eguna dela eta, Buru osasuna zaintzen hitzaldia antolatu du Ordiziako Udalak abenduaren 2rako. Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohia eta umoregilea, eta Eider Zuaitz haur eta nerabeen psikiatra ordiziarra izango dira hizlariak. 18:00etan izango da, Barrena jauregian.
Itzultzaile zerbitzua jarriko da gutxieneko eskaera kopurura iritsiz gero; horretarako, azaroaren 25a baino lehen egin behar da eskaera. Izen emate Internetez egin behar da.
Mugikorren auzia
Bestalde, abenduaren 4an eta 11n, Mugikorren auzia, harreman osasuntsua helburu hitzaldiak ere antolatu ditu udalak, 18:00etan, Barrenako areto nagusian. Telmo Lazkano, Hezkuntzan eta Osasun Digitalean aditua izango da hizlaria.
Zaintza zerbitzua eta itzultzaile zerbitzua egongo da, gutxieneko eskaera kopurura iritsiz gero. Aurrez izena eman behar da; azaroaren 29an da azken eguna