Goierriko ekintzaileen txanda izango da
Azaroa zientziaroa zikoaren ostiraleko saioan Lortek enpresako Xabier Zurutuza; Onik enpresako Ainitze Sala; eta Opoenea akademiako Nerea Albarran izango dira hizlariak.
Goierriko ekintzaileen txanda iritsi da Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiak antolatzen duen Azaroa zientziaroa zikloan. Hiru dira gonbidatuak, esparru desberdinekoak: Lortek enpresako Xabier Zurutuzak digitalizazio teknologien taldean dihardu ikertzaile gisa, eta zehazki, ikusmen artifizial taldeko kide da; Onik pertsonen osasun eta ongizatean laguntzeko helburuarekin sortutako enpresako Ainitze Sala; eta Nerea Albarran Ordizian kokatuta dagoen Opoenea akademiako sortzailea, irakaskuntzako oposizioak prestatzeko prozesuan laguntzen duena. Norbere esperientzia partekatuko dute ekitaldira inguratzen diren ikus-entzuleekin.
Aipatu ere, azaroaren 29an emango diotela amaiera aurtengo Azaroa zientziaroa zikloari, Fernando Plazaolak emango duen, Unibertsoa: bere ezagutzaren historiarekin hitzaldiarekin.