Argixao zentro gerontologikoak 10 urte bete ditu eta aste honetan urteurrena ospatu dute. Matiaren egoitza honek lau area ditu: geriatrikoa, eguneko zentroa, dibertsitate funtzionala dutenena eta soziosanitarioa. Ia 150 egoiliar
Apirilaren 19an 10 urte beteko dira Gaizka Oiartzabalek Motz taberna hartu zuenetik. Urte horietan guztietan makina bat kultur ekitaldi antolatu ditu. Udazkenean ekitaldi horien antolaketa Zarraparra taldearen esku utzi zuen
http://youtu.be/pByw0tMYJHk Urretxu eta Zumarragako Mintzalagun ekimenak 10 urte beteko ditu aurten, eta urtemuga aitzakiatzat hartuta, hainbat ospakizun antolatu dituzte. Pasa den ostiralean egin zuten ikasturte bukaerako festa, eta bertan, urte hauetako ibilbidea jasotzen duen bideoa ere aurkeztu zuten.
Hamar urte bete ditu Goierriko Mendizale Beteranoak taldeak, eta Euskal Herriko mendizale erretiratuekin batera ospatu nahi dute urteurrena
Zaldibiako gaztetxeak 10. urteurrena beteko du aurten, eta ospakizun ugari antolatzen ari dira. Gureran taldeak ere bat egin du urtemugarekin, eta ‘Hamar ...
Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso eta Maialen Lujanbiok abestuko dute .Saioa gaur bertan izango da, 22:00etan, Latxartegi aretoan .Gai jartzaile lanetan Asier Iriondo ariko da
http://youtu.be/wCXVdp-AyNo Urriaren 5ean hamar urte beteko dira Goierriko Hitza egunkariaren lehen zenbakia argitaratu zenetik, eta urteurrena ospatzeko ekitaldien artean hurrengoa urriaren 4an izango da. Irrien Lagunak Klubeko Ane Pirata lagun hartuta osatutako ikuskizuna izango da, eta Goierri osoko 28 eragilek ere parte hartuko dute. Izan ere, urteurren hau ospatzea zaila litzateke urte hauetan guztietan Goierriko Hitzak goierritarrengandik jaso duen babesik gabe. Laguntza eta elkarlan hori eskertzeko antolatu du Hitzak saioa Urretxuko Ederrena pilotalekuan.
Berria egunkaria sortu zeneko 10. urteurrena bete da aurten, eta hori ospatzeko ekitaldiak egiten ari dira herriz herri. Pasa den ostiralean, Beasaingo Usurbe antzokian izan ziren. Martxelo Otamendi Berriako zuzendariak egindako sarreraren ondoren, urteurrenaren harira egindako dokumentala eta Metrokoadroka taldearen 'Zertarako hegoak' antzezlana eskaini zituzten.
Duela hamar urteko ostegun hura Euskaldunon Egunkaria inbaditu zutela entzunez esnatu zitzaien milaka goierritarrei. Egunak zabaltzerako euskarazko egunkari nazional bakarraren ateak itxiak zituen Guardia Zibilak. Irratien eta artean erne berria zen Interneten bidez hedatu zen atentatuaren berri, bolbora bailitzan. Eta sutu egin zuen jendea. Herri ekimenetik sortu eta 13 urteko ibilian fruitu bikainak eman zituen egunerokoa hil zuten. Ezin sinistuak amorru beldurtuari eman zion bide, eta mespretxuak erantzun bateratu handi bati, aspaldian ez bezalako batasunez eta indarrez.