Eskualdeko hamabost herrik 1615eko otsailaren 4an eskuratu zuten hiribildu titulua. Bi mende lehenago auzotu ziren Seguragandik eta Ordiziagandik bereizi ziren. Koroaren diru premiak ahalbidetu zuen titulu erosketa. Hiribildu bihurtu zirenetik 400 urte bete dituzte Goierriko hamabost herrik (gaur egun horietako bi auzo dira), aurten. 1615eko otsailaren 4an erosi zituzten tituluak. Urtemuga hori ospagai hartu dute zenbait udalek; historiako une hartaz gehiago jakiteko irrika beste batzuek. Bakarren batek, «herria sortu» zeneko urteurrentzat ere ulertu du, oker. «Lehendik baziren herri horiek. Ez hiribildu tituluarekin, baizik herrixka, kontzeju, kolazio edo parrokia izenarekin», argitu du EHUko Erdi Aroko, Aro Modernoko eta Amerikako Historia Saileko Alvaro Aragon irakasleak. Bi mende lehenago hirietara auzotu zirenean, haien jurisdikzioen pean geratu ziren herrixkak. 1384an Segurara batu ziren, auzo gisa, inguruko herriak: otsailaren 4an Areriako alkate Garcia Lopez Zumarraga; otsailaren 28an Legazpi; martxoaren 20an Zerain, 22an Ormaiztegi eta 23an Astigarreta eta Gudugarreta; apirilaren 15ean Mutiloa; ekainaren 12an Zegama; eta uztailaren 6an Idiazabal. Ezkio, Urretxu eta Zumarraga 1405ean sartu ziren Seguraren menpekotzan. Ikusgarritasuna lortu Ordiziara, 1399ko apirilaren 8an auzotu ziren zortzi herri eta Lazkaoko sei biztanle. Auzo modura, XIV. mende bukaeratik 1615era, hiriko zergetan parte hartu behar izan zuten herri horiek. «Baina, bestela, herri arrunt bezala funtzionatzen zuten, bere batzar [...]
Horixe izan zen prezioa herriaren askatasuna ordaintzeko: auzokide bakoitzak 9.375 marabedi. Etxejabeek bakarrik zeukaten eskubidea. Goierriko 15 herri bereizietan 1.850 bat ziren, eta horiek 47.942 dukat ordaindu zioten koroari. Goierrin, bereiztu ziren 15 herriek denera 47.942 dukat ordaindu zizkioten Koroari. Alderaketarako, 1632an gerrarako zaldi baten prezioa 100 dukat ingurukoa zen. Duela 400 urte, hamabost herriotan 7.414 bat biztanle zeudela kalkulatzen da. Denek ez zituzten eskubide berak, baina. Etxejabeek (auzokoak) bakarrik ordaindu zuten, haiek zirelako orduko eskubidedun biztanleak. 1.853 jabe zeuden, eta horietako bakoitzak ordaindu zuen 25na dukat. Seguraren eta Ordiziaren menpetik 1615ean atera ziren Goierriko hamabost herri —Legazpi zazpi urte lehenago—. Areriaren barruan zeudenek bakarrik jarraitu zuten elkargo izaerako batasunean sartuta. Hala, Zumarraga, Ezkio eta Gabiria 1661ean irten ziren Areriatik, udalerri independente bihurtuz. Bi urte geroago, hirurak Argisanoko Santa Kruzeko Batasunean batu ziren, Batzar Nagusietara ordezkari bana bidaltzearen ezintasunagatik. Hiru errege hiri Goierrin Jauntxoen eraginpetik ateratzeko , errege aginduz sortutako hiriek berealdiko eragina izan zuten. Goierrin hiru dira gisa horretako hiribilduak: Segura (1256an eratua), Ordizia (1268an jaso zuen titulua) eta Urretxu (1383). ‘Errege hiri’ edo ‘vila real’ titulua zuten, foru bereziekin eta horiek zemarten eskubide zein aukera gehiago zituzten hiriek. Beste administrazio mota bat alkatetza nagusiena zen.
Herri burugain gisa bereizi eta gero, gastuak gutxitzea bihurtu zen lehen egitekoa, baliabide apurrak erabilita. Erabakimena, ikusgarritasun politikoa eta norbere lurrak zein ondasunak kudeatzeko eskubidea irabazi zuten herriek, behin Ordiziatik eta Seguratik atera zirenean. Baina baita gastu handiak ere, egitura independentea beraien kabuz mantendu beharra izan baitzuten. Zailtasun ekonomikoak eragin zizkien egoera berriak herrixkei. Zorrei eta gastuei aurre egiteko, eskura zeuzkaten baliabide apurrak erabili zituzten. Herri lurrak saltzea izan zen aukera bat. Zerga berriak jarri zituzten udalek, ogia, ardoa, haragia, arraina, olioa edo beste jakiak fiskalizatuz. Eta zerbitzu publikoak errentan atera zituzten. Bestetik, Gipuzkoako Batzar Nagusietara herri bakoitzak bere ordezkaria bidaltzeko eskubidea irabazi zuen. Udalerriaren eserlekua hartu, eta zegokion su kopuruarekin (fogerazioa) bozkatzen zuen. Hara joateak ere gastu handia sortzen zien, eta gutxitzeko batasun estrategikoak eratu zituzten, beste herri batzuekin. Kontuan izan behar da, batzar nagusiek aldiko egun asko iraun zezaketela (hortik Batzar Nagusiak pluralean erabiltzea, egun bakoitzean batzar bat eratzen baitzen), zeuden gaiak landu arte. Burujabetasuna lortu zuten urtean berean, 1615ean, adibidez, Ordiziatik irten ziren zortzi herritatik sei atzera euren artean elkartu ziren. Oria Ibaiko Batasuna sortu zuten Legorretak, Zaldibiak, Gaintzak, Itsasondok, Altzagak eta Aramak. Seguragandik aldendu ziren beste bost herrik ere neurri bera hartu zuten, bi urte geroago, [...]