Hilabetez Kenian bertako haurrekin kooperante lanean ibili ondoren berriz ere Lazkaon da Jessica Cantero. Betidanik erakarri izan du Afrikak Jessica Cantero gazte ...
Hegazkinak Madrileko aireportuan lur hartu zuenean, urte eta erdi zen Juan Carlos Diez de la Calle (Zumarraga, 1963) misiolari xabiertarra ez zela Afrikatik ateratzen. Itxaronaldian telebistako albistegiei begira geratu, eta eguraldiaren albisteen luzerak harritu zuen. «Horrenbesteko arazoa al da eguraldia?», galdetu zion bere buruari. Txadetik Zumarragako bidea hartu zuen osasun arazo bat tarteko, eta martxoaren hasierara arte bertan egongo da familiarekin. Elkarrizketa egin bitartean afrikartzat hartu du bere burua: «Guk, afrikarrok», esan du konturatu gabe. Hamazazpi urte egin ditu jada Afrikan: Txad, Kamerun eta berriro Txad. Sei urte dira Txadeko zentro mendebaldeko komunitate berean bizi dela. Nolako komunitatean egiten duzu lan? Lurralde zabala hartzen duen parrokia bateko burua naiz. Txadeko zentro mendebaldean gaude, massa etniaren lurraldean. 6.000 bat kide dituen kristau komunitate batekin lan egiten dut, guztira 70.000 biztanle inguru dituen eremuan; horrenbestez, kristauak gutxiengoa dira. Edozein kasutan, gehienek beren erlijio dute. Animistak direla esan ohi da, baina Afrikako erlijio tradizionalarekin bat egiten dutela esatea egokiagoa da. Monoteistak diren arren, naturari lotutako espirituak gurtzen dituzte. Massa etnia abeltzaina da, behiak dituzte. Horrez gain, artatxikia eta arroza lantzen dituzte eta Logona erreka handian arrantzan aritzen dira. Sabana eremua da eta lur zati asko ur azpian geratzen dira erreka hazten denean. Irlatxoak [...]
Afrikako kultura ezagutzera ematen saiatzen dira, musikaren bitartez. 19:30ean hasiko da kontzertua.
Merkatu txikian lortutako dirua da, eta Beninera literak erosteko erabiliko dute