Azoka: Arabako Errioxako 30. Ardo azoka
Abenduaren 12an eta 13an Arabako Errioxako 30. Ardo azoka egingo dute Urretxuko Iparragirre plazan.
Abenduak 12, asteartea
- 18:00. Arabako Errioxako 30. ardo azoka. Ardoa, pintxoak musika… Urretxuko Iparragirre plazan.
- 19:00. Manuel Ruiz Arabako Errioxako ardo dastaketa irekia, Urretxuko udaletxeko portaloian.
Parte hartu ahal izateko aurretik txartelak hartu behar dira kultur etxean, abenduaren 5ean, 7an eta 11n. 5 euroren truke dastaketan parte hartu eta bi pintxo jateko aukera izango da.
Abenduak 13, asteazkena
- 09:00-16:00. Arabako Errioxako 30. Ardo azoka. Urretxuko Iparragirre plazan.