Azoka-lehiaketa: Ardiki Eguna Zaldibian
Urriaren 29an, 10:30ean, 28. Ardiki Eguna ospatuko dute Zaldibian.
EGITARAUA
- 10:30. Diana. Herriko Txistulari Taldea eta Garixe, Arbeo, Maltzeta eta Txino trikitilariak alaituta.
- Artisautza erakusketa. Ardi gazta eta Mondeju egiten, telarra lanean, zesto edo aulkiak egiten…
- Artisau produktuen azoka. Ganadu erakusketa. Latxa arrazako ardi eta ahari, pottokak, Ahuntz azpi gorriak.
- 11:00. Zaldibiako 28. Mondeju eta 25. Aralarko Gaztaren Lehiaketak.
- Aitor Mendiluze eta Sebastian Lizaso bertso kantari direla, Zaldibiako mondejuak dastatu ahal izango dira herriko plazan, Antzokiko bazkarirako txartelak sagai izango dira 25 eurotan.
- 13:15. Sari banaketa.
- 14:30. Bazkaria. Herriko antzokian, mondejua, ardikia gisatuta, ardikia erreta piparrakin eta aralarko gazta, kafea eta patarra.
- 19:30. Lagunarteko kalejira.