Dantza: Goierriko Dantzari Helduen III. Topaketa
Martxoaren 9an, 11:00etan hasita, Goierriko Dantzari Helduen III. Topaketa egingo dute Legorretan. Ataungo Otsoak, Beasaingo Aurtzaka, Idiazabalgo Axari, Lazkaoko Oin Arin, Legorretako Irrintzi Alai, Ordiziako Amets Bide, Urretxuko Lurra eta Zumarragako Irrintzi dantza taldeetako 200 dantzaritik gora elkartuko dira.
Egitaraua
- 11:00. Dantzarien topaketa plazan.
- 11:30. Desfilea herritik.
- 13:00. Alardea plazan.
- 14:30. Bazkaria.
- 16:30. Erromeria Ttipika taldearekin.