Eskola kirola bertan behera uzteko erabakia aldatzeko, Eusko Jaurlaritzari
Goierriko hainbat ikastetxetako eskola kirolaren arduradunek egindako idatzia, Eusko Jaurlaritzari eskola kirola eteteko erabakia bertan behera utzi dezala eskatuz:
Urriaren 1etik aurrera Foru Aldundiek bultzatutako eta baimendutako Multikirola jarduerak protokolo zorrotzak ezarrita ikastetxeetan aurrera eramaten aritu gara.
Multikirolaren definizioa Gipuzkoako Foru Aldundiak idatzitakoaren arabera: «Lehen hezkuntzako 3. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako programa da, jarduera fisikoa eta kirola praktikatu nahi duten Gipuzkoako ikasle guztiei irekia. Jarduera hezigarria da batez ere eta ikastetxea du ardatz nagusi».
Protokoloan idatzita dagoen bezala: taldeak Ikastetxeko gela burbuila mantenduz egin dira, kontaktu fisikorik gabe, segurtasun distantziak gordeaz, maskarilla jantzita eta abar.
Kontziente gara eta uste dugu zuek ere, 6-16 urte bitarteko Eskola Kirolaren barruan 3 atal ezberdin daudela:
1) Ikastetxeetan egiten diren Multikirol jarduerak. Nahiz eta kurtso berdinekoak izan gela ezberdinetan banatuta badaude, gelaka egiten dira entrenamenduak (burbuilak mantenduz). Azken batean ikastetxetan klase presentzialak daude eta soinketako klasea ere gelaka ematen da eta berdin, berdin, berdin Multikirola, horren jarraipena dela iruditzen zaigu eta ez dagoela bertan behera uzteko arrazoirik.
2) Klubetako eskolak, hauetan ikastetxetako gela ezberdinetakoez gain herri ezberdinetakoak elkartzen dira. Beraz hau beste kontu bat da, oso ezberdina.
3) Udal kirol jarduerak. (2. puntuaren berdina).
Beraz, hori guztia zaku berdinean sartzea ezinezkoa dela iruditzen zaigu, hanka sartze itzela.
Denok dakigun bezala Jarduera fisikoa eta kirola erabat lotuta daude haurraren osasunarekin eta ongizate psikologikoarekin eta une zail hauetan behar handiagorekin daude gainera.
Gure arrazonamenduak berandu baino lehen kontutan hartuko dituzuelakoan jaso ezazue agur bat.
Goierri beheko, eskola kiroleko koordinatzaileak:
–Xabier Intxausti. Aitxuri (Zegama) eta Laiotz (Segura).
–Asier Auzmendi. Aita Iparragirre herri eskola (Idiazabal).
–Hiart Aspiunza. Alkartasuna lizeoa (Beasain).
–Iñigo Etxeberria. Andramendi ikastola (Beasain).
–Arantxa de Juan. Jakintza ikastola (Ordizia).
–Iraitz Zubizarreta. Joxemiel Barandiaran eskola (Ataun).
–Lourdes Arteaga. Lardizabal Herrri Eskola (Zaldibia).
–Jon Etxeberria. La Salle ikastetxea (Beasain).
–Julen Harto. Olaberriko herri eskola (Olaberria).
–Urtzi Murgia. San Benito ikastola (Lazkao).
–Eneko Garmendia. Ugaro Herri Eskola (Legorreta).
–Juan Mari Galparsoro. Urdaneta ikastetxe publikoa (Ordizia).