Ainhoa Egurbide urretxuarrak, Jon Esnaola idiazabaldarrak eta Jone Galparsoro ordiziarrak jaso dituzte hiru sariak, Lazkaoko Biziolan egin den sari emate ekitaldian.
Ingalaterran bizi den Aitor Irastortza bertsolari zaldibiarra GOIERRIKO HITZAren irakurle leiala da, eta egunero bisitatzen du webgunea Goierriko berri izateko. Bederatzi bertso-jarri oparitu dizkio 20. urteurrena dela.
20 urteko ibilbidean, 'Bizi!' diskoa ere argitaratu da, GOIERRIKO HITZAren eta 'Goierritarra'-ren urteurrenen harira, Goierriko musikarien, trikitilarien eta bertsolarien laguntzarekin.
Herrien arteko dema izango da GOIERRIKO HITZAren 20. urteurren festako ekintza nagusienetariko bat. Izaskun Arruti urretxuarra dabil antolaketa lanetan.
Erraldoiak eta buruhandiak, eta dultzaina-jotzaileak izango dira goiz-eguerdian. Arratsaldean, Bakuntza taldearen saioa eta zazpi herriren arteko herri kirol lehia izango da. Gauean, afaria. Festa Lazkaon da.
Ezinbestekoa da irakurle izatetik harpidedun izatera jauzi egitea. Zure laguntza ezinbestekoa da proiektuari eusteko. Hitzakide digitala egiteak urtean 50 euroko kostua du, eta kenkariak ditu errenta aitorpenean. Era berean, esan, 20 urte bete baldin baditugu, harpidedunen babesagatik izan dela. Eskerrik asko, bihotzez.
Aurten Idiazabalgo Otsoa elkarteak antolatu du eskualdeko ehiza txiki txapelketa. Helduetan Roman Imaz izan da onena eta gazteetan, Ander Ormazabal.
Agiñarango 0 postuagatik 15.000 euro baino gehiago ordaindu dituzte. Apotako 8. postuagatik, berriz, 13.600 euro. 44 postu atera dira enkantera, denera.
Herri ekimeneko lege proposamena aurkeztu du Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduak. "Gutxieneko pentsioen osagarri bat ezartzen du, pentsiodun onuradunei bizi-baldintza duinak izatea ahalbidetuko dien nahikotasun-diru-sarrerak bermatzeko" eskatzen du.
Zaldibiako festak, Pettiren kontzertua Ataunen, Idoia Asurmendirena Beasainen eta Lide Hernandorena Seguran, antzezlanak Ordizian eta Zumarragan, ipuin kontaketak, zinema karteldegia... Ikus agenda albiste barruan.
Larunbatean bete eta ospatu zen Urbiako Andre Mari baselizaren mendeurrena.
GOIERRIKO HITZAk lehen zenbakia kaleratu zuela 20 urte beteko dira urriaren 5ean. Esker modura, Lazkaon festa bat antolatu du lantaldeak urriaren 5erako. Afarirako txartelak salgai daude dagoeneko. Eguneko egitaraua, albistean.
Sanmigelak Altzagan, Gaintzan, Lazkaon eta Ormaiztegin, Porru kaleko festak Beasainen, Starblues Legorretan, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.
Ainhoa Egurbide urretxuarrak irabazi du Hitzakideen lehen saria eta Jon Esnaola idiazabaldarrak Hitzakideen bigarrena. Irakurleen boto bidezko saria Jone Galparsoro ordiziarrarentzat izan da.
Gaur gauerdian bukatuko da GOIERRIKO HITZAren XIX. Udako Argazki Lehiaketan zure gustuko argazkiaren alde botoa emateko epea.
Festak Itsasondon eta Urretxun, Ostadarren '24 orduz dantzan' Beasainen, Aho Lehor fest musika jaialdia Lazkaon, Zeraingo 30. Azoka Ekologikoa, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.
Lazkaoko Biziolan emango dituzte zerbitzuaren azalpenak, bihar asteazkena.
Ostiralera bitartean parte har dezakezue GOIERRIKO HITZAren XIX. Udako Argazki Lehiaketaren bozketan.
Gauerdian bukatuko da GOIERRIKO HITZA-k antolatutako XIX. Udako argazki lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea. Astelehenetik aurrera parte hartzaileen argazkiak ikusi eta gustukoenaren aldeko botoa emateko aukera izango duzue webgunean.