2022
Kaixo! Zer moduz zaudete? 2021. Urteko edizioa bertan behera utzi ostean, hilabete gogorrak pasa ditugu. Egoera ez da erraza eta erosoa inorentzat eta nahiz eta gu lasai gauden hartutako erabakiarekin, bi urte izango dira Ehunmilak lasterketa ospatu gabe! Hala ere, idatzi honen bidez 2022ko edizioa pixkanaka pixkanaka antolatzen hasiak garela adierazi nahi dizuegu. Ez [...]
Kaixo! Zer moduz zaudete? 2021. Urteko edizioa bertan behera utzi ostean, hilabete gogorrak pasa ditugu. Egoera ez da erraza eta erosoa inorentzat eta nahiz eta gu lasai gauden hartutako erabakiarekin, bi urte izango dira Ehunmilak lasterketa ospatu gabe!
Hala ere, idatzi honen bidez 2022ko edizioa pixkanaka pixkanaka antolatzen hasiak garela adierazi nahi dizuegu. Ez da erreza izango 3 urteren ondoren 2022ko ekitaldia ospatzea eta zuen guztion konfiantza izatea bainan guk behintzat gogor ekingo diogu lanari!
Bitartean animo asko guztiei bizi dugun egoera trakets honen aurrean eta ea azkar pasatzen den! Izango dugu elkarren berri!