EHUNMILAK 2022 NEURRIAK
EHUNMILAK 2022 NEURRIAK Nahiz eta 2022ko ediziorako urte erdi bat baino gehiago gelditzen den, gaur egun oraindik bizitzen ari garen osasun egoera ikusirik, zuzendaritza batzordeak datorren urteko lasterketarako neurri berri batzuk ezartzea adostu dugu. 3 frogen ospakizunerako, antigeno frogak egingo dira korrikalari guztien artan lasterketak ospatzen diren bitartean, korrikalari eta ikusleen osasuna bermatzeko. [...]
EHUNMILAK 2022 NEURRIAK
Nahiz eta 2022ko ediziorako urte erdi bat baino gehiago gelditzen den, gaur egun oraindik bizitzen ari garen osasun egoera ikusirik, zuzendaritza batzordeak datorren urteko lasterketarako neurri berri batzuk ezartzea adostu dugu.
3 frogen ospakizunerako, antigeno frogak egingo dira korrikalari guztien artan lasterketak ospatzen diren bitartean, korrikalari eta ikusleen osasuna bermatzeko.
Antigenoen lehenengo froga materiala begiratzen den momentuan egingo da, froga hasi baino lehen sortzen den bilgunean. Ibilbide guztian zehar antigenoak egiteko leku bereziak egongo dira ano gune guztietan.
GARRANTZITSUA: Ehunmilak egiten duten korrikalariek, 4 antigeno froga egin beharko dituzte ibilbide guztian zehar, 2 froga G2H egiten dutenek eta 1 Marimurumendi egiten dutenak. Froga egiteko lekua korrikalari bakoitzak hautatuko du bainan meta zapaltzen den unean, eskatutako froga kopurua aurkeztu beharko du. Froga hauek noski negatiboak beharko dute izan eta frogaren dispositiboan ibilbideko bolondresak bere dortsal zenbakiak idatziko dute (errotuladorez). Hauetako test bat positibo irteten bada, korrikalaria deskalifikatu egingo da eta bere kabuz bueltatu beharko da.
Lasterketaren egunera garbi eta birusik gabe iristeko, gure konfiantzazko mediku, biologo eta epidemiologoen iritziz, gomendagarria litzateke aurreko asteburuan edari alkoholdun kopuru handia edatea bainan guk ez dugu neurri hau derrigortuko, gomendatu egingo dugu bakarrik.