Talogintza tailerra
Ohiturari jarraiki, talogintza tailerra egin dugu aurten ere Arriarango Intxaurpe elkartean. Leihate zabaletatik kanpora ikusmira zoragarria, eta barruan ere giro paregabea: taloak egiten ikastea aitzaki, adin askotako jendea euskaraz solasean. Bertaratutakoek adi-adi entzun zituzten Segurako talogileen azalpenak. Lehenik, orea egin zuten talogileek arto-irina, ur beroa eta gatza nahastuta. Ondoren, ore zatiak mahaietan banatu eta lanari ekin zioten parte-hartzaileek: talo-oholaren gainean, eskuarekin kolpeak emanez, forma eman zioten nahasketari taloa osatu arte. Talogileek azaldu zuten garrantzitsua dela kolpe lehorrak ematea; ez dela indar kontua. Aholkua praktikara eramatea, ordea, ez da hain erraza, eta askotarikoa izan zen azken emaitza: talo txikiak, handiak, borobil-borobilak, forma irregularrekoak, leunak, koskadunak... Guztiak desberdinak, baina guztiak mimoz eginak, eta, sukaldean egon zen mugimendua ikusita, oso gozoak.
Behin taloa eginda, barruan zer sartu? Norberaren nahierara: hirugiharra, txistorra, gazta eta txokolatea; bakarrik zein edozein modutara konbinatuta. Hain zuzen ere, konbinazio desberdinak dastatzen aritu ziren asko: lehenengo taloa era batera, bigarrena beste batera, hirugarrena, laugarrena... Gehienak bapo afalduta bueltatu ziren etxera, eta, batez ere, euskaltegitik kanpo arratsaldea euskal giroan ederki pasata. Nola ibili ginen ikusi nahi? Sakatu esteka honetan:https://youtu.be/z4xBiKeRpNc
Ohiturari jarraiki, talogintza tailerra egin dugu aurten ere Arriarango Intxaurpe elkartean. Leihate zabaletatik kanpora ikusmira zoragarria, eta barruan ere giro paregabea: taloak egiten ikastea aitzaki, adin askotako jendea euskaraz solasean.
Bertaratutakoek adi-adi entzun zituzten Segurako talogileen azalpenak. Lehenik, orea egin zuten talogileek arto-irina, ur beroa eta gatza nahastuta. Ondoren, ore zatiak mahaietan banatu eta lanari ekin zioten parte-hartzaileek: talo-oholaren gainean, eskuarekin kolpeak emanez, forma eman zioten nahasketari taloa osatu arte. Talogileek azaldu zuten garrantzitsua dela kolpe lehorrak ematea; ez dela indar kontua. Aholkua praktikara eramatea, ordea, ez da hain erraza, eta askotarikoa izan zen azken emaitza: talo txikiak, handiak, borobil-borobilak, forma irregularrekoak, leunak, koskadunak… Guztiak desberdinak, baina guztiak mimoz eginak, eta, sukaldean egon zen mugimendua ikusita, oso gozoak.
Behin taloa eginda, barruan zer sartu? Norberaren nahierara: hirugiharra, txistorra, gazta eta txokolatea; bakarrik zein edozein modutara konbinatuta. Hain zuzen ere, konbinazio desberdinak dastatzen aritu ziren asko: lehenengo taloa era batera, bigarrena beste batera, hirugarrena, laugarrena… Gehienak bapo afalduta bueltatu ziren etxera, eta, batez ere, euskaltegitik kanpo arratsaldea euskal giroan ederki pasata. Nola ibili ginen ikusi nahi? Sakatu esteka honetan:https://youtu.be/z4xBiKeRpNc