BELAUNALDI DESBERDINEN ARTEKO SOLASALDIA
Belaunaldi desberdinen arteko Literatur Solasaldi Dialogikoaz gozatzeko aukera izan dugu. 2009tik martxan dagoen ekimena da, eta pandemiaren urte hauetan izan ezik, eten ez den iniziatiba da. Urtero ekiteak eta Kimetz elkarteko baita Zuhaizti zentroko kideekin elkartzeak pozten gaitu; izan ere, gonbidatuek ez dute inoiz huts egiten eta gizalegez aberasten gaituen presentzia da. Bi [...]
Belaunaldi desberdinen arteko Literatur Solasaldi Dialogikoaz gozatzeko aukera izan dugu. 2009tik martxan dagoen ekimena da, eta pandemiaren urte hauetan izan ezik, eten ez den iniziatiba da. Urtero ekiteak eta Kimetz elkarteko baita Zuhaizti zentroko kideekin elkartzeak pozten gaitu; izan ere, gonbidatuek ez dute inoiz huts egiten eta gizalegez aberasten gaituen presentzia da.
Bi orduz irakurketak, hitzak eta sentimenduak partekatzeko asmoarekin bildu gara. Irakurtzea ez delako soilik testu bat nola idatzita dagoen aztertzea, istorioa beste ikuspuntu batetik begiratzea, partekatzea eta bizitzea ere badelako. Batez ere, bizitzea. Biziki bizitzea.
Solasaldirako proposatutako liburua Ann Cameronen El lugar más bonito del mundo ipuina izan da. Poesia eta testu narratiboaz gain, dokumentu grafiko baten inguruan ere aritu gara eta honek bertaratu garenon arteko elkarreragina sustatu du.
Ekarpen aberasgarri eta bizipen hunkigarriak partekatutakoak!
ESKERRIK ASKO GUZTIOI!!!!
The post BELAUNALDI DESBERDINEN ARTEKO SOLASALDIA first appeared on Jakintza Ikastola.