[Herri Urrats] Elkartasun uholdea behar dugu, zubiak eraikitzen jarraitzeko
Ekaitz erauntsiak Herri Urratsen 40. urteurrena ospatzeko geneukan ametsa zapuztu du. Aurten ezin izan dugu Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko ikastolen aldeko jai erraldoia Senpereko lakuaren inguruan ospatu. Eta besta bere handitasun osoan ezin ospatze horrek milaka euroko galera ekonomikoa ekarri dio Seaskari. Nahiz eta gaur Herri Urrats mugatu bat ospatuko dugun, gaur bildutako [...]
Ekaitz erauntsiak Herri Urratsen 40. urteurrena ospatzeko geneukan ametsa zapuztu du. Aurten ezin izan dugu Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko ikastolen aldeko jai erraldoia Senpereko lakuaren inguruan ospatu.
Eta besta bere handitasun osoan ezin ospatze horrek milaka euroko galera ekonomikoa ekarri dio Seaskari. Nahiz eta gaur Herri Urrats mugatu bat ospatuko dugun, gaur bildutako diruarekin ezinezkoa izango zaigu jaiak berak sorturiko gastuei eta Seaskak dituen beharrizan handiei aurre egitea. Hori dela-eta, deialdi zabal bat egiten diogu euskal jendarte osoari, Seaskari eta Ipar Euskal Herrian euskara ikasteko hautua egiten duen proiektuari aurrera egiten laguntzeko. Horretarako, ekarpen ekonomikoak egiteko bideak zabaldu ditugu. Honako hauek dira:
- herriurrats.eus/denda web orrialdean sartu, eta materiala erosita.
- Bizum bidez (Hego Euskal Herrian soilik). Dohaintzak egiteko atalera sartu, bilatzailean ‘HERRI URRATS’ idatzi eta ekarpen ekonomikoa eginda.
- Honako kontu korronte hauetan dirua sartuta:
–Caisse d’épargne FR76 1333 5000 4008 9397 1116 819
–Laboral Kutxa ES87 3035 0059 8205 9073 1197
–Kutxabank ES98 2095 5045 8710 6117 7332
–Crédit Mutuel FR76 1027 8023 8500 0201 4340 107
- herriurrats.eus/laguntza atalean sartu eta PayPal sistema erabilita.
Zuen laguntzari eskerrak zubiak eraikitzen jarraitu ahal izango dugu, eta jadanik eraikita dauden zubiak indartzen. Euskaraz bizitzen eta ikasten jarraitu nahi dugu, eta badakigu denon artean errealitate horretara iristea lortuko dugula. Ekaitzak ez ditzan Herri Urrats eta euskara Iparraldean ito, egin dezagun elkartasun uholdea! Aldez aurretik, eskerrik beroena euskal jendarteari, helarazitako elkartasun mezu guztiengatik.
Senperen, 2023ko maiatzaren 14an