ARALAR mundua lekua den lurra
http://www.aralardokumentala.eus/
https://vimeo.com/288001974 ikusi trailerra
Landarlan Ingurumen Elkarteak eta ON Produkzioak etxeak Aralar, mundua leku den lurra dokumentala osatu dugu, bertako “ondare natural eta kulturala bere osotasunean” ezagutarazteko asmoz. Gaur Donostian aurkeztu dugu. Proiektua “Aralar mendia gizartera gerturatzeko leiho bat” izatea nahi dugu, “ikusleak bertako haran, baso, gaindegi, larre, barrunbe, osin eta haitzarteetan ezkutaturiko altxorrak” ezagutzeko gonbidapena.Aralarko irudi ikusgarriak jaso dira ikus-entzunezkoan, baina baita hainbat adituren azalpen teknikoak ere. Hala, Aralarren geologia eta ura, fauna eta flora, historiaurrea eta historia hurbila izango dituzte hizpide. Pello Ramirez musikari ordiziarrak egin du soinu banda. Zuzendari taldea berriz, Iban Toledo, Garazi Auzmendi, Ion Fontenla eta Aloña Jauregi goierritarrak.Estreinaldia, urriaren 18an Estreinaldia urriaren 18an izango da, Donostiako Principe aretoan. Hurrengo egun eta asteetan, beste hainbat zine aretotara zabalduko dutgu besteak beste, Beasain, Ordizia, Zumarraga, Tolosa, Tolosa, Bilbo eta Hazparneko zinemetan ikusi ahal izango da.
http://goierri.hitza.eus/2018/09/26/aralar-mundua-leku-den-lurra-dokumentalaren-trailerra/
https://www.berria.eus/albisteak/157179/aralarren_ondare_natural_eta_kulturala_gizarteratzeko_dokumentala_aurkeztu_dute.htm
https://ataria.eus/tolosaldea/1537960789651-aralar-mundua-leku-den-lurra-dokumentala-aurkezpena