AMPO Ordizia 55 – Bizkaia Gernika 22
Denboraldi honetako hirugarren derbia ere erraz gainditu du AMPO Ordiziak, estatuko ohorezko dibisioko liga erregularreko laugarren tokia bereganatuz. Taldeak entsegu sorta eskaini die zaleei, bederatzi guztira. Hamargarrena sartu bai baina ezerezean geratu da aurreko falta batengatik. Lehenengo ordu erdian erasoko bonusa lortu du AMPOk. Hasierako bi entseguak Siosua Moalak eta Ugaitz Arangurenek sartu dituzte 1.eta... Read More
Denboraldi honetako hirugarren derbia ere erraz gainditu du AMPO Ordiziak, estatuko ohorezko dibisioko liga erregularreko laugarren tokia bereganatuz. Taldeak entsegu sorta eskaini die zaleei, bederatzi guztira. Hamargarrena sartu bai baina ezerezean geratu da aurreko falta batengatik.
Lehenengo ordu erdian erasoko bonusa lortu du AMPOk. Hasierako bi entseguak Siosua Moalak eta Ugaitz Arangurenek sartu dituzte 1.eta 11. minutuetan. 16.enean hiru tanto egin ditu Gernikak zigor kolpe baten ondorioz, baina jarraian etxekoek beste bi entsegu sartu dituzte. Hala, zale ordiziarrek lasai jarraitu dute partidua, 80 minutu irauten duela jakin eta Valentin Cruzek –arraroa bada ere- hasierako lau transformazioak lortu ez arren.
Ondoren Bizkaia Gernikak sartu du bere lehenengo entsegua. Erreakzioa zetorrela zirudien, baina Ordiziako hiru laurdeneko lerroaren joko azkarra medio, entsegua sartu du Cruzek. Atseden orduan, 28 eta 8 esanguratsua markagailuan.
Bigarren zatia
Atsedenaren ondoren gernikarrak gerturatu egin dira, 13ekin jarriz eta partiduan sartuz. Baina Oier Goiak entsegua sartu du eta zigor kolpe baten ondoren hiru tanto gehiago egin ditu AMPOk, bisitarien aukerak ezereztatuz.
Ordiziak amaierara arte agindu du, hiru entsegu gehiago eginez. Imanol Aldanondok, Mikel Aizpuruak eta Oier Goiak egin dituzte eta lehenengo biak Landek Mujikak transformatu ditu. Gernikak bere hirugarrena egin du. Eta horrela amaitu da: markagailuan, 55 eta 22.
Laugarrenak 40 puntuekin
Neurketa honetan nabarmenak izan dira aurrelarien eta hiru-laurdeneko lerroaren sendotasuna eta eraginkortasuna, Oier Goiaren hiru entseguak eta Alain Araña gaztearen lan handia. Araña maila honetan hasi berria da eta 7.minutuan atera da zelaira, erdiko melearen lana egitera Xabier Fajardo lesionatu denean. Fajardo bezala, Aitzol Garmendia ere esku-ohean eraman dute. Biek etxean egin dute lo.
Igande honetako garaipenarekin AMPO Ordizia laugarren tokian finkatu da, 40 puntuekin, 5.enak baina sei gehiago eta hirugarrenak baino zortzi gutxiagorekin. Baina liga luzea da eta edozer gauza gerta daiteke oraindik. Berdintasuna da nagusia eta erraz galdu daiteke tokia partiduren bat edo beste gaduta. Hala, 5. eta 8. sailkatuen artean lau tantoko aldea besterik ez dago.
Hurrengo partidua bigarren sailkatuaren zelaian jokatuko du AMPOK, Sanitas Alcobendasen kontra urtarrilaren 13an, Madrilen. Zailtasun handiko neurketa da eta bonus tanto bat lortzea emaitza bikaina izango da.