Anthony Matotok Ampo Ordizian jokatuko du datorren denboraldian
Anthony Matotok etxera, Euskal Herrira, itzuli nahi zuen baina estatuko goi mailako errugbia utzi gabe. Ordiziak fitxatu du, bere bi nahiak asebetez. Matotok denboraldi bikaina egin duen taldea indartuko du, bide honi eusteko helburuarekin. Tongan jaiotako jokalaria duela lau urte iritsi zen Getxora eta ligako tanto gehien egin zuena eta jokalari hoberenetakoa izan zen. Getxotik... Read More
Anthony Matotok etxera, Euskal Herrira, itzuli nahi zuen baina estatuko goi mailako errugbia utzi gabe. Ordiziak fitxatu du, bere bi nahiak asebetez. Matotok denboraldi bikaina egin duen taldea indartuko du, bide honi eusteko helburuarekin.
Tongan jaiotako jokalaria duela lau urte iritsi zen Getxora eta ligako tanto gehien egin zuena eta jokalari hoberenetakoa izan zen.
Getxotik Alcobendasera joan zen eta hortik Ingalaterrara egin zuen jauzia. Han aparteko denboraldia egin eta gero Espainiako ligara bueltatu zen, VRAC-ekin liga irabaziz.
Urte horiek batetik bestera ibili ondoren, Getxora itzuli da, etxera, non familiarekin bizi den. Eta bide horretan goi mailan jokatzeko Ordiziako hautua egin du.
Gure klubak aurreko denboraldiko lanarekin jarraitu nahi du, talde hoberenetik gertu. Horixe nahi dute taldeak eta zaleek. Eta horri eusteko gaurko hau bezalako pausuak eman behar dira.
*Argazkian, Matoto OREko Jon Txurruka kirol zuzendaria eta Jose Luis de Castro presidentea eta Jon Gorrotxategi, Ampo kooperatibako presidentearekin batera enpresaren egoitzan gaur.