Juan Inazio Begiristain bertsolari ataundarrari omenaldia egin diote gaur goizean. Oroitarri bat ipini dute bere omenez Ibondon, bere jaiotetxean.
Birgaitzeko lanak erritmo onean doaz, jadanik prest dago erakusketa aretora jaitsi ahal izateko igogailua. Obrak Irailaren bukaerarako amaituta egotea espero da.
Iazko etenaren ondoren, Idiazabalgo Gazte Asanbladak hartu du Kateko Pestak antolatzeko ardura. Egitarau zabala prestatu dute bi egun hauetarako.
Egun bat aurreratu dute aste honetan Ordiziako feria bihar jai eguna dela eta. Uztail bukaera izan arren bazen mugimendua Ordiziako plazan.
Abuztuan ere ez dira geldituko Igartza Monumentu Multzoko bisita gidatuak. Abuztuaren 1ean, 8an eta 15ean bisita gidatuak; eta 8an eta 23an, berriz, talo tailerra.
Bi goierritarrek hartuko dute parte Andra Mari Zuriaren txapelketan, Iker Irribarriak eta Jon Ander Albisuk. Gasteizko jaien barnean jokatzen den txapelketa honen 27. edizioa izango da aurtengoa.
Iaz bertan behera gelditu zen jende faltagatik, baina aurtengoan parte-hartzaile gehiago animatu da eta larunbat arratsaldean egin zen lasterketa San Inazio auzoko jaien barnean.
1936ko uztailaren 27an eta ondoren fusilatutakoak izan dituzte gogoan omenaldian, "gau beltza" bezala ezagutzen den gertakarian hildako 35 lagunak.
Urtero legez aurten ere Santanazaleen esku-dantza egin dute plaza nagusian, 1509tik egiten da ohiko dantza hau. Azkeneko urtean ezkondutako bikoteek hartu dute parte.
Beste behin San Inazio egunean antolatu dute usakume tiraketa Lazkaomendin. Ordiziako Azari arrantza eta ehiza elkarteak antolatu du Ordiziako udalaren laguntzarekin.
Biharkoa izango da azken eguna San Inazio auzoko festez gozatzeko. Legazpiko Gazte Asanbladak eta gazte talde batek hartu dute aurten Beti Gazte elkartearen erreleboa festen antolakuntzan.
Antzerkia eta musika uztartzen dituen Demode Cuartet laukoteak bere ikuskizuna eskainiko du ostegunean plaza azpian, 20:00etatik aurrera.
Urtero legez, Urbian San Inazio eguna ospatuko da hilaren 31n. Jendez betetzen dira Urbiko zelaiak egun berezi honetan, eta jai-giro aparta izaten da.
Eguraldia ez da arazo izan adin ezberdinetako Ordiziako kuadrillak festei amaiera ematera irtetzeko. Plaza nagusian elkartu dira.
Zegamako Bele Gazte gaztelekuak antolatutako udako ekintzen barruan, 40 bat gaztetxo Burgosen izan dira aste honetan.
Igogailua kiroldegi ondoan dagoenatik gertu jarriko dute, eta pasarela bat edukiko du San Isidrora pasatzeko. Zelai Arizti aretotik plazara doazen eskaileretan ere igogailua jarriko dute
Idiazabalgo III. Esku pilota txapelketan 22 gaztek parte hartu dute. Altuna eta Esteban pilotarien eskutik jaso dituzte sariak.
Beasainen 1936ko uztailaren 27ko gau beltza gogora ekarriko dute beste behin, fusilatuen omenezko eskultururaren bueltan.