88 kilometro osatzea du erronka 511 kirolariek. Bihar, 08:45ak aldera iritsiko dira lehenengo korrikalariak Beasaingo plazara. Jendetza elkartu da Kale Nagusian korrikalarien irteera ikusteko. Maddi Aiestaran bertsolariak esan duen bezala, gau magikoa hasi da. Eguraldia lagun izango dute gauean korrikalariek.
Ibilbideko lehen tontorra gainditu dute Ehunmiletako partaideek; Felipe Artigue izan da lehen gizonezkoa, eta Evw Majer lehen emakumezkoa
Ehunmilak ultratrailaren 10. ekitaldia martxan da. Arratsaldeko seiak puntuan, Beasaingo Loinazko San Martin plazatik irten dira korrikalariak, bero saparekin. Ia 1.600 boluntario dituzte gain-gainean, bi eguneko hiru lasterketetan.
Tongakoa da, eta Espainiako Ohorezko Maila ondo ezagutzen du, Getxon, Alcobendasen eta Valladoliden jokatutakoa baita, besteak beste. Urtebeterako fitxatu du.
Zortzi batzorde eratu dituzte. Horietako seitan EH Bilduko zinegotziak eta bitan Izal Baiko zinegotziak izango dira batzorduru.
Beasaingo Igartzako jauregia jatetxe bilakatu da, ohiko Pasta Party-arekin. Indarrak hartzeko paella, pasta, barazkiak, fruta, ijito besoa... denetik izan dute aukeran korrikalariek eta beraien familiartekoek eta laguntzaileek. Hiru ordu eskas falta dira 10. Ehunmilak ultra traila hasteko.
Irteera ordubetez aurreratu dute, 08:00etara, bero gehieneko orduak saihesteko helburuarekin. Probak estimazio handia du, eta izen-ematea ordubetean itxi da aurten. Ingrid Ruiz eta Aleix Bautista kataluniarrak, iazko irabazleak, irteeran izango dira. Parte hartuko duten 265 korrikalarietatik 216 gizonezkoak dira eta 49 emakumezkoak.
Gurutze Gorriak 150 lagundik gorako taldea du prest lasterketaren hiru egunetan korrikalariak zaindu eta artatzeko. Garraio zerbitzuaz ere arduratzen da. Bitarteko kopurua ez da nolanahikoa: pertsonez gain; oinarrizko 20 anbulantzia; aurreratutako 4 anbulantzia: lur-orotako 30 ibilgailu; logistirako 4 furgoneta; 6 minibus; eta 6 osasun postu.
Zeelanda Berriko CAF lantegian egiten du lan Hyun Jun Park hego korearrak eta Beasaingo egoitzara bidali dute. Boxeo zale amorratua da, eta Gerriko Boxing Taldearekin hasi da entrenatzen.
Historiaurreko arku eta bultzagailuen tiro txapelketa egin zuten joan den asteburuan San Adrianen. Kirolaren eta eskulanaren bidez historiaurrea ezagutaraztea da helburua.
Lasterketa motzagoetan gusturago aritzen bada ere, aurtengoan Marimurumendi egitea erabaki du. Lehen aldiz izango da bertan, baina ibilbidearen berri jaso du.
Aitor de Miguelek (Zumarraga, 1983) erretiroa hartu du, Goierri taldearekin ehunka partida jokatu eta milaka puntu sartu ondoren. Entrenatzen jarraituko du.