GABONAK ORDIZIAN
ORDIZIAN merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak, Ordiziako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza eta babesarekin, Eguberritako kanpaina aurkezten du. Egun hauetan ospatuko diren beste ekintza eta ekimenei ere kanpaina hau batuz, merkataritza sektorearentzat urteko kanpaina garrantzitsuenetako bat den honetan, Ordiziarrak eta bisitatzen gaituzten Goierritarrak kultura, aisia eta erosketarako aukera erakargarria gozatzeko nahiko argudio eman nahi da. Olentzero eta errege magoekin Photocall 300€ko sariaren zozketa, Gabonetako saskien, izotz pistarako ticket eta errege-opilen zozketa ORDIZIAN Txartelaren bitartez, Txu-txu tren turistikoa, haur parkeak eta erakusleiho lehiaketa izango dira ORDIZIAN elkartearen proposamenak eguberritako kanpainarako. Udalarekin batera ere , Ordiziako 750. urteurrena dela eta, izotz pista berritasun moduan eta ospakizun honi lotutako poltsen banaketa gehitu behar dira. Dagoeneko agortuta dauden Ordizian bonoen salmenta arrakastatsuaren ondoren, bezeroak merkataritza establezimenduetan eguberri aurreko erosketak egiten eta egun berezi hauetarako beraien opariak erosten hasiak dira. ORDIZIAN txartelarekin zozketa desberdinak eginez, heldu eta gaztetxoentzat aisia eskainiz, Photocall eta beste proposamen desberdinekin kanpainari jarraipena ematen zaio. Gabonetako saskiak, izotz pistarako ticketak eta errege-opilak zozketan, ORDIZIAN Txartelaren bitartez Eguberritako kanpaina elikatu, dinamizatu eta goxoago egitearren eta aspalditik biztanlearen gustuko ohiturari jarraipena emateko, Gabonetako kanpainaren zehar beraien erosketak Ordizian Txartelarekin egiten dituzten horien artean Gabonetako saskiak, Izotz pistatarako ticketak eta errege-opilak zozketatuko dira ausazkoki abenduaren 1etik urtarrilaren 5a bitartean. Era honetan, erosketak ORDIZIAN txartelarekin egiten datozen guzti horiei urte oso baten zehar eskainitako zozketei amaiera emanez. Olentzero eta errege magoekin Photocall 300€ko sariaren zozketa Eguberritan, lau photocall kokatuko dira Ordiziako kaleetako lau puntu desberdinetan, Eguberriak Ordiziara iristen dira eta Goierritarrak gure herriko aukerak biziz, Olentzeroa eta Errege Magoak bezala herriko dendetan erosiz, Olentzero eta Mari Domingiren bi photocall eta Errege magoen beste bi kokatuko dira. Herritar eta bisitariak puntu hauetan beraien argazkia egiteko aukera izango dute, bakarrik, bikoteka edo taldeka. Argazkia egin eta urtarrilak 4a 13:00ak baino lehen 671690980 telefono zenbakira WhatsAppez bidaltzen duten horien artean 300€ko erosketa-txartela zozketatuko da urtarrilaren 4ean. Gastua urtarrilaren 5ean egin beharko du irabazleak eta sari hau Ordizian elkarteko saltokietan trukatzeko baliagarria izango da. Argazki guztiak Ordizian merkatari elkarteko Facebook-en ikusgai egongo dira. AISIA ETA EROSKETA ESPERIENTZIA ERAKARGARRIAGOA ABENDUAREN 14 ETA 15EAN BAITA ABENDUAREN 21 ETA 22AN. Aipatu eta dagoneko martxan dauden horiez gain, Eguberritako kanpainaren barruan abenduaren 14 eta 15an burutuko diren ekintzak Ordiziako kaleetara haur parkea eta txu-txu tren turistikoa ekarriko ditu. Abenduaren 14ean arratsaldez eta 15ean goiz eta arratsaldez, haur parke bat kokatuko da eta txu-txu trena ibiliko da herriko kaleak zeharkatuz. Bi aukera hauetarako ordutegia goizeko 10:30tik 13:30ra eta 16:30tik 20:00ra izango da. Plaza Nagusia, Udaletxea, Fray Andres, Barrena Jauregia, Zabale Baserria, Andre Maria jasokundearen eliza, Zabala Jauregia eta D´elikatuz zentro izango dira ibilbidearen parte trenera igoko direnentzat. Beste aldetik, abenduaren 21a eta 22a aukera desberdin batentzat izango dira non J.M. Barandiaren Plazan Kart pista kokatuko den umeentzako joko gune batekin batera, azken honetan eta D´elikatuz zentroaren eskutik “AZATXO jokoa” nabarmendu beharreko berritasuna izango delarik. Ordutegia goizeko 10:30tik 13:30ra eta 16:30tik 20:00ra izango da. Ordiziako Udalak, ORDIZIAN elkartearen laguntzarekin, Ordiziako 750 urteurrenaren azken txanpa honetarako eta Eguberritako kanpainaren barruan herrirako proposamen berriztatzailea izango den Izotz pista sintetikoa kokatuko du kanpoko frontoi txiki estalian abenduaren 28tik urtarrilak 4ra, goiz eta arratsaldez. Udala eta ORDIZIAN elkartearen arteko elkarlan berdinetik ere poltsa ekologiko berrerabilgarri baten modelo berria kaleratuko da eguberritan, Ordiziako 750 urteurrenarekin lotuta eta ospakizun honi dagokion garai bateko argazkiekin. Poltsa hauek establezimendu komertzialetan eta ORDIZIAN merkataritza bulegoaren bitartez lortu ahal izango dira. Aukera erakargarri hau, egun hauetan beste talde eta erakunde desberdinen eskutik etorriko diren ekimen desberdinen bitartez indartuko da eta Ordiziarrek baita Goierritar guztiak ere, Ordizia, gozatu beharreko elkargune moduan ikusteko baliagarria izango da. Aldi berean, herritarrak herriko merkataritzarekiko duten ardurari buruz gogoeta egitera gonbidatu nahi da, dendarien, elkartearen eta udalaren ahaleginari erantzunez aurrerapauso bat eman dezaten sektorearentzat hain garrantzitsua den kanpaina honetan. Dudarik gabe aukera interesgarria bezero eta bisitariek gertuko ingurune batez gozatzeko, non Gabonetako erosketak egin, opariak eskuratu eta eskainiko diren dinamizazio ekintza desberdinen bitartez egun hauek alaitzeko.