ORDIZIAKO II. MERKATARITZA PLANA AURKEZTU DA
Datozen urtetarako helburuak, lan lerroak eta hainbat ekintza prest dira
2010ean eta hiru urtetarako aurkeztutako Ordiziako I. Merkataritza plana, bere gainean lan egin eta ondorengo bi urtetan emaitzak finkatzeko, aurreikusitako ekintza eta proiektu gehienak exekutatzeko eta sortutako dinamika positiboa mantentzeko baliagarria izan zen. Bigarren plana da orain abian eta horren berri eman dute Jose Miguel Santamaria alkateak, Josi Iturrioz zinegotziak, Esti Ruano Ordizian elkarteko presidenteak eta Aitor Velazquez teknikariak.
Lehen plan horretan, Ordizian merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkartearekin, erakundeekin eta herriko beste elkarteekin elkarlanean lortutako emaitzak oso positiboki baloratuak izan dira herrian eta herritik kanpo ere. Ondorengoak nabarmendu daitezkeelarik; Ordizian elkarteko bazkideen kopuruaren handitzea (60 bazkide inguru izatetik 100 inguru izatera), internet eta sare sozialetan herriko saltokien presentziaren handitzea (batez ere Ordizian elkartearen bitartez), Udala eta merkataritza elkartearen artean antolatutako kanpaina edo ekintza ugari antolatu izana, Ordizian fideltasun txartela egin eta honen erabileran emandako pausoak, beste erakunde eta enpresen bitartez herrian bertan antolatutako ikastaro jardunaldiak, diru-laguntza desberdinetan emandako informazio edo aholkularitza eta “Ordizia Zabalik” diru-laguntza programaren arrakasta, ekintzaile berrien bitartez lokal komertzial hutsak berreskuratzeko programa honetara 16 ekintzaile batu direlarik proiektu berrien bitartez edo belaunaldi aldaketari aurre eginez. Emaitza guzti hauek merkataritza sektoreak aurkako testuinguru orokor bat izanda ere lortu direlarik.
Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresak herriko bizitzaren protagonista eta dinamizatzaile nabarmenak dira, garapen ekonomikoari oso lotuak, lanpostuak sortuz eta beraien tasa edo zergak herrian ordainduz herriko hobekuntzetan parte hartuz. Herrian baita bere inguruan ere ematen diren aldaketa edo eraldaketekiko sektore oso sentikorra da merkataritzakoa baina beraien proiektu pertsonaletan murgildurik, egiten duten hori maite dute dendariek eta herriko merkataritza sektorea bizirik mantentzeko ahalegin handia egin behar izaten dute. Ala ere, Ordizian sektore honek duen ibilbidearen meritua Ordizia, Goierri eta eskualde kanpoko herritar eta bezero askorekin partekatzen dute.
II. Plana
Sektorearen egoera aztertzeko eta etorkizunera itxaropenaz begiratzeko aukera emango duen estrategia jasoko duen plan berri hau, Ordiziako II. Merkataritzako Plana, aurkezten da oraingo honetan. Plan hau, Ordiziako Merkataritza bulegotik landu da eta aurreko planari erreleboa ematen dio. Lan metodoa indartu eta mantentzeko gidoi moduan baliagarria izango da, aldi berean helburu berriak eta sektorearen egoera berriei egokitutako ekintzak aurkezteko. Ordiziako Udalak Ordizian elkartearekin 2015eko azaroaren 11n sinatutako lan hitzarmenari jarraipena emateko baliagarria ere izango da, bertan jasotzen ziren helburu nagusiak burutzeko tresna baliagarria izanik. Hiru urtetarako baliagarria, ostalaritza eta merkataritza mahaiekin osatu eta eguneratzera irekita dagoen plana. Sektore lehiakorrago baita modernoago bat lortzeko landu da, Ordiziako merkataritza tradizioa modernizatzeko asmoz.
Hau guztiarengatik, garrantzi handikoa da herriak zehaztuta izango duen filosofiari lotutako kontsumo modelo bat sortzeko baliagarria izango den estrategia argi bat izatea, sektorea sendotuz.
Ordiziako II. Merkataritzako Planaren helburu orokorrak:
o Ordiziako merkataritza, bezeroarekiko lotura handia duen eta etorkizuneko erronkei moldatzeko prest dagoen ohiko merkataritza bezala kokatzea. Ordiziako merkataritza sektorea eskualde eta inguruko beste herrientzat erreferente moduan mantentzea.
o Identifikatutako gune komertzialetan lana egin, ondo finkatutako ardatzetan, bere kokalekua, funtzio komertziala eta irudi orokorra kontutan hartuz.
o Estruktura komertzialaren kalitatea eta aukera hobetu eta eskaintza al den gehiena eskaerari egokitu, area bakoitzaren ezaugarriekin ados eta establezimendu komertzialen erakargarritasuna bultzatuz.
o Ordiziako ostalaritzan elkarlanerako dinamika positiboa sortu, sektorean ematen ari diren ohitura berriei egokitzeko eta dinamizazio ekintza berriak antolatzeari begira prest egoteko.
o Saltokien kopurua handitzeko neurriak hartu, baita auzo, dentsitate baxuko gune eta eraikin berrien gunetan eskaintza komertzialaren hedapen zuzen bat errazteko ere. Guzti hau, aktibitatea bultzatuz eta kultura ekintzailea sustatuz.
o Azoka edo ekitaldi berezietan probetxu handiagoa ateratzeko asmoz, hauek merkataritza gune edo kale berrietara zabaldu. Hauetan zuzenean parte hartuz, jardunaldi hauek indartu eta bezeroak izan daitezken horiengan inpaktuak handituz edo eragina sortuz.
o Udala eta Ordizian elkartearen arteko elkarlanaren bitartez, baita beste erakunde, elkarte edo taldeekin ere, ingurune komertzialaren dinamizaziorako dinamika positibo bat mantendu.
Helburu guzti hauek lortzeko eta hasiera moduan egungo egoeraren azterketa egin du Merkataritza bulegoak, azterketa sektoriala, hirigintza komertzialaren azterketa eta lehiakideen azterketa. Guzti hauetatik ateratako emaitzak kontutan hartuz landu da plan berri hau eta honen barruan eman behar den lehenengo pausoetariko bat kontsumitzaileen erosketa ohituren eta gastuen ikerketa izango da. Iritzi azterketen eta inkesten bitartez kontsumo ohiturak ezagutu, bezeroen perfilak identifikatu eta herriko merkataritzaren inguruan ondorengo gaietan balorazioak lortu; prezioa, eskaintza, kalitatea, etab. Garrantzitsua da epe laburrean eskaintza eta eskariaren diagnostiko bat egitea, lortutako emaitzei zuzenean erantzuna emateko dendari eta saltokien bitartez.
Herriko merkataritzako lerro estrategikoak
Lerro horiek merkataria honen protagonistan bihurtzeko asmoz prestatu dira. Merkataria aldaketei eta hobekuntzei zuzendutako lanen protagonista eta puntu zentrala bezala. Proiektu eta ekintza bakoitzaren hasiera eta amaiera izan eta sentitu behar da dendaria, honek ematen dion protagonismoaren ardura bera gain hartuz.
Jarraipeneko prestakuntzaren bitartez merkatariaren birziklatzea. Merkataritzako eta honi lotutako gaien ikastaro eta jardunaldietan parte hartzera bultzatuz eta Online gaietan prestakuntzari lehentasuna emanez.
Lerro estrategikoen barruan ere ondorengoak jasotzen dira:
Produktu eta zerbitzuen eskaera-eskaintzari erantzuna emateko baliagarria izango den informazioa lortzeko estrategia.
Saltokia eta bere inguruneko argiteria eta dekorazioa landu.
Beste saltoki eta sektoreekin sinergiak sortu.
Sarbidea. Lokal komertzialaren ingurunea (argiteria, espaloiak, hiri altzariak) saltokiaren sarrera ateak, parking, garraio publikoa.
Aisi eta dinamizazio komertziala. Saltoki berak antolatutako ekintzen bitartez dinamizatu. Herriko beste aisiarako dinamizazioa edo jai-giroak. Herriko talde sozial, kultural, gastronomiko eta kirol elkarteekin elkarlanak.
Fideltasun estrategia orokorrak, sektorearekin, Merkatari elkartearekin edo beste erakunde batzuk tresna bezala izanik. Fideltasun txartela “Ordizian fideltasun txartela” edo bestelakoak.
Hirigintzaeragin zuzena izaten du merkataritzan eta honetan hobekuntzak emateko proposamenak eta segimendua egingo da merkataritza bulegotik. Proposamen nabarmenen artean, parking eta epe mugatuko aparkalekuen antolaketa, seinalitikaren hobekuntza edo Garagartza Plazarako eskatzen den estalkia daudelarik.
Komunikazioari ere bultzada bat emango zaio plan berri honen bitartez, Ordiziako merkataritzaren balioei, eskaintzari, abantailei eta dinamizazio ekintzei dagozkionak banakako eta kolektiboko komunikazioa indartuz.
Ekintzak
Merkataritzatik dauden lan dinamika desberdinen bitartez, beste berri batzuk sortuz eta elkarte, erakunde eta bestelakoekin elkarlanean aurrera atera beharreko zenbait ekintza proposatzen dira Ordiziako II. Merkataritza planean;
· Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa saltokien datuak jasotzeko kanpaina eta hauen eguneratzea.
· Merkataritza eta Ostalaritza mahai eta lan-taldeak berreskuratzea.
· Saltokietatik bertatik bezeroek erraztuko dituzten datuak jasotzeko kanpaina edo inkesta.
· Herriko merkataritzaren aldeko kontzientziazio kanpaina.
· Ekintzaileei zuzenduta gida edo diptikoa landu eta Merkataritza bulegoan eskuragarri izan.
· Ordizian merkatari elkarteko alta kopurua handitzen jarraitzeko elkarlan proiektua.
· Ordizian eta Udalaren artean Merkataritza bulegoaren lokal komertzial kokagune berriarentzat proiektua. Bezero eta merkatariei gertutik arreta emateko.
· Ordizian fideltasun Txartela HIIRI TXARTELEAN bihurtzeko proiektua.
· Auzoetako saltokiekin bilera eta ekintzen egutegi bat landu, hauei ere dagokien protagonismoa emanez.
· Ekintzaileentzat bideratutako Ordizia Zabalik diru-laguntza programari jarraipena eman, Kale Nagusian hutsik dauden lokal komertzialetan zentratuta.
· Ostalaritza eskaintzaren azterketa egin eta herriko ostalaritzako kontsumo ohiturak ezagutu, ostalaritza aktibitate antolaketa birplanteatzeko eta hobekuntza proposamenak aurkeztu.
· Merkatariari zuzendutako segurtasun gida praktikoa landu eta prestakuntza jardunaldi bat antolatu.
Hauetako batzuk errealitate bat dira dagoeneko eta epe laburrean hauen nondik norakoak eta emaitzak aurkeztuko dira, “Berrikuntza zure dendaren arrakasta”, “Ordizia Zabalik” laguntza programa, etab.
Hau eta beste ekintza guztiak, herria aisia eta erosketarako gune lagunkoi eta eroso moduan finkatzeko estrategiaren parte izan behar dira, aldi berean festa eta kultur ekintzez gozatzeko aukera emango dutenak.