ORDIZIAN BETI BIZIRIK
ORDIZIAN Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu enpresen Elkarteak, herriko merkatari txikiak eta ostalariak babesteko eta kontsumoa indartzeko asmoz “ORDIZIAN BETI BIZIRIK” leloa duen kanpaina jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Ekimena apirilaren 12ra bitartean egongo da martxan eta partaide diren establezimenduetan kontsumitzen duten bezeroek 500€ko erosketa balea irabazteko aukera izango dute. Alde batetik, GARAGUNEKO lagunek eginiko “betibizirik” (kanpainaren leloa) lore sortak erabiliko ditugu herriko establezimenduak apaintzeko, herriari kolorea eta bizia emanez. Lore sorta hauek, apirilaren 12an, bezeroen artean oparituko dira, agortu arte. Bestalde, 500€ko erosketa balea zozketatuko da, kanpaina epearen barruan Elkarteko establezimenduetan kontsumitzen duten bezeroen artean. Horretarako, 5.000 kartila banatuko dira eta kartila bakoitzak kanpainan parte hartzen duten 8 establezimendu desberdinetako zigiluak eraman beharko ditu. Kartila satoki partaideetan lortu ahal izango da. Behin hori betetakoan, kartila ORDIZIAN Bulegoan dagoen postontzian sartu beharko da zozketa eguna baino lehen. Zozketa apirilaren 13an egingo da. Saria, erosketa edota kontsumizio moduan kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan gastatu beharko da, horretarako ezarritako epean.
- ORDIZIAN Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu enpresen Elkarteak, herriko merkatari txikiak eta ostalariak babesteko eta kontsumoa indartzeko asmoz “ORDIZIAN BETI BIZIRIK” leloa duen kanpaina jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
- Ekimena apirilaren 12ra bitartean egongo da martxan eta partaide diren establezimenduetan kontsumitzen duten bezeroek 500€ko erosketa balea irabazteko aukera izango dute.
Alde batetik, GARAGUNEKO lagunek eginiko “betibizirik” (kanpainaren leloa) lore sortak erabiliko ditugu herriko establezimenduak apaintzeko, herriari kolorea eta bizia emanez. Lore sorta hauek, apirilaren 12an, bezeroen artean oparituko dira, agortu arte.
Bestalde, 500€ko erosketa balea zozketatuko da, kanpaina epearen barruan Elkarteko establezimenduetan kontsumitzen duten bezeroen artean. Horretarako, 5.000 kartila banatuko dira eta kartila bakoitzak kanpainan parte hartzen duten 8 establezimendu desberdinetako zigiluak eraman beharko ditu. Kartila satoki partaideetan lortu ahal izango da.
Behin hori betetakoan, kartila ORDIZIAN Bulegoan dagoen postontzian sartu beharko da zozketa eguna baino lehen. Zozketa apirilaren 13an egingo da. Saria, erosketa edota kontsumizio moduan kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan gastatu beharko da, horretarako ezarritako epean.