'OTSAILAREN 11 ERAKUSLEIHOAK' EGITASMOA MARTXAN DA
Ordiziako Udalak eta Elhuyarrek “Otsailaren 11 erakusleihoak” egitasmoa jarri dute martxan herriko 16 dendatan, otsailaren 1etik 11ra, emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan egiten duten lana ezagutarazteko. Honela, otsailaren 11n ospatzen den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin bat egingo du herriak. Nazio Batuen Batzar Nagusiak egun hori aukeratu zuen, 2016an, emakumeek eta neskek zientzian parte-hartze eta protagonismo handiagoa izan dezaten bultzatzeko eta nesken bokazio zientifikoak sustatzeko.
Establezimendu bakoitzak emakume zientzialari bati eskainiko dio erakusleihoa. Zientzialariarekin lotutako ilustrazioak eta informazioa biltzen duten horma-irudiak jarriko dituzte dendan, eta haren ikerketan inspiratuta apainduko dute dendako erakusleihoa. Hala, beraz, emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira dendariak, eta lagunduko dute emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten.
Gainera, ginkana batean parte hartzeko aukera ere izango da. Horretarako, mugikorrean Actionbound aplikazioa jaitsi eta, dendaz denda, 12 emakumeen kartelak bilatu eta bertako QRak eskaneatu beharko dira. Emakumeen kartel bakoitzeko QR kodea eskaneatuta, emakume horren inguruko galdera bat erantzun beharko dugu. Honela, saltokiz saltoki 12 emakumeen QR kodeak bilatu eta galderak guztiak erantzun arte. Iaz, herri batzuetan herritarren artean eta ikastetxeetan ginkanak izan zuen arrakasta ikusita, aurten, parte-hartzaileen adinaren araberako zailtasun mailera egokitu dira galderak.
Ekimen hau Bizilaberen barnean sortu zuen Elhuyarrek duela lau urte; hau da, gazteentzako jarduera zientifiko eta teknologikoak egiteko aisialdi-jardueren eskaintzaren barruan. Eta iaz bezala, aurten ere, Ordiziaz gain, gehiago batu dira ekimenera. Guztira, Euskal Herri osoko 12 herritan daude ekimenarekin bat egin duten 300 saltokiak, Abanto-Zierbena, Barakaldo, Beasain, Bilbo, Deba, Elgoibar, Gueñes, Ibarra, Laudio, Ordizia, Plentzia eta Zarautzen, hain zuzen.
STEAM hezkuntzaren bitartez, Elhuyarrek urte osoan dihardu neskek zientzia- eta teknologia-gaietan parte har dezaten bultzatzeko, eta, horretarako, emakume zientzialarien lanaren balioa nabarmentzen eta bistaratzen du, erreferenteak sortzeko eta, hainbat proiekturen bidez, emakume zientzialarien eredua hurbiltzeko gazteei. Hala, emakume horien bizitza, ibilbidea eta eredua ezagutzeko aukera ematen zaie uste okerrak eta estereotipoak gainditzeko.
Emakume omenduen horma-irudiak eta istorioak eskuragai daude Bizilaberen Otsailak 11 webgunean.
Ordiziako saltoki parte-hartzaileak:
AMAREN
Arantxa lentzeria mertxeria
Carrión Electrodomésticos
Delikatuz Zentroa
EDIREN BIDAIAK
FARMAETXE ORTOPEDIA
Hidalgo
Irurena (Lenceria Merceria)
Familien Kabia
Kiropraktika Ainhoa Rueda Olangua
Kixmi
Koska
Magazin Romanesc
Maitane Estilismo
MAOS peluquería
Palomo
12 EMAKUMEZKO ZIENTZIALARI OMENDUAK
Aurtengo edizioan “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenean omenaldia jaso duten emakumezko zientzialariak honako hauek dira:
Ana Zubiaga Elordieta (Forua, Bizkaia, 1959). Biologoa
Angela Saini (Londres, Erresuma Batua, 1980). Zientzia-kazetaria
Brigitte Baptiste (Bogota, Kolonbia, 1963). Ekologoa
Uxue Fernandez Lasa (Urretxu, Gipuzkoa, 1984). Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako ikertzailea.
Ana Teresa Diego (Bahía Blanca, Argentina, 1954-1976). Astronomia-ikaslea eta ekintzaile komunista.
Mary Anderson (Greene, AEB). Asmatzailea eta ekintzailea.
Miriam Friedman Menkin (Riga, Letonia, 1901-1992). Genetikaria eta enbriologoa.
Elena Ponciano Paino (Durango, Bizkaia, 1980). Arte Plastikoetako eta Ehungintza Arteko Diseinuko goi-mailako teknikaria. Soldadura eta Galdaragintzako teknikaria.
Wangari Maathai (Ihithe, Kenya, 1940-2011). Ingurumenaren aldeko ekintzailea eta politikaria.
Chieko Asakawa (Osaka, Japonia, 1958). Informatikaria.
Gro Harlem Brundtland (Bærum, Norvegia, 1939). Medikua eta politikaria.
Maia Duguine Haristoy (Hazparne, Lapurdi, 1979). Euskal hizkuntzalaria.

- AMAREN
- Arantxa lentzeria mertxeria
- Carrión Electrodomésticos
- Delikatuz Zentroa
- EDIREN BIDAIAK
- FARMAETXE ORTOPEDIA
- Hidalgo
- Irurena (Lenceria Merceria)
- Familien Kabia
- Kiropraktika Ainhoa Rueda Olangua
- Kixmi
- Koska
- Magazin Romanesc
- Maitane Estilismo
- MAOS peluquería
- Palomo