Kultur astea ospatuko dute Beasaingo Lizeoak eta Murumendik
Aste honetan kultur astea ospatuko dute Beasaingo Alkartasuna Lizeoak eta Murumendi ikastetxeak. Bihar hasiko dute festa biek mozorrotuz. Hona hemen bakoitzaren egitaraua:
Alkartasuna Lizeoa
Asteartea
-Goizez. Inauterien inguruko lanketa eta egindakoarekin portxean erakusketa.
-Arratsaldean. Hiru urtekoek dantza emanaldia zentruko aretoan. Lau urtetik gorakoek desfilea eta dantzak kaleetan.
Asteazkena
-Arratsaldez. Haur Hezkuntzakoek jolasak. Lehen Hezkuntzakoek lehiaketa, euskararekin erlazionatutako tailerrak eta jokoak.
Osteguna
-Goizez. Bost urteko ikasleak Donostiako Miramonera doaz, musika kotnzertua entzutera. Lehen Hezkuntzako lehen ziklokoak mendi irteera eigngo dute.
-Arratsaldez. Haur Hezkuntzakoek tailerrak. Lehen Hezkuntzakoek tailerrak eta lehiaketak.
Ostirala
-Goizez. Lehen Hezkuntzakoek jolasak eta hamaiketakoa.
-Arratsaldez. Haur Hezkuntzakoek pailazoen emanaldia izango dute. Lehen Hezkuntzako lehen ziklokoek ere pailazoen emanaldia izango dute eta bigarren eta hirugarren ziklokoektaldeko jolasak egingo dituzte. Amaitzeko merendola egingo dute eta kultur astean parte hartutako denek Korrikaren kanta abestuko dute.
Murumendi
Asteartea
-14:15etik 16:15era. Inauteri jaialdia eskolan bertan.
Asteazkena
-Haur Hezkuntzakoek. Eskulan tailerra.
-Lehen Hezkuntza . Lehen ziklokoek Arrate Leunda ipuin kontalaria eta gero ipuinarekin lotutako eskulanak. Bigarren ziklokoek Patxi Zubizarreta idazlearekin egongo dira eta gero marrazki erakusketa egingo dute. Hirugarren Hezkuntzakoek bertsolaritza landuko dute.
-18:00etan . Aldizkariaren aurkezpena eta antzerkia guraso, ikasle eta irakasleentzat.
Osteguna
pGoizez. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko haurrentzat Potxin eta Potxan pailazoak. Bigarren eta hirugarren ziklokoentzat kanpoko jolasak.
p17:30ean. Hitzaldia sare sozialen inguruan, aukerak eta arriskuak azaltzeko.
Ostirala
pGoizez. Haur Hezkuntzakoek buruhandiak eta ipuin kontalaria. Lehen ziklokoek kanpoko jolasak. Bigarren eta hirugarren ziklokoek ingelesezko antzerkia eta Eriz magoa
p15:30ean. Txokolate jana denek batera.