Martxan jarri dutenetik hemezortzi familik jo dute Minbiziaren Aurkako elkartearen Zumarragako egoitzara
Etzi hasiko da XXII. Goñiren Omenezkoa, Dorronsoro eta Oronoz neurtuko dira Beloki frontoian, Zumarragan Zumarragako Beloki pilotalekuan etzi ekingo diote Xabier Goñiren omenezko XXII. pilota txapelketari. Aurtengoan, Alejandro Albisua zumarragarrari omenaldia egingo diote. Albisua orain gutxi zendu zen, eta Beloki Pilota Eskolan abian jarri zutenean egindako lanari aitortza egin nahi dio pilota elkarteak. Omenaldia martxoaren 27ko finalean egingo diote.
Manolo Martinez Espainiako pisu jaurtiketa selekzioko hautatzailea Ordizian izan da bisitan. Pasa den ostiralean etorri zen, Altamirako instalazioak ezagutu eta Txindoki atletismo taldeko jaurtitzaile gazteak ezagutzera. Martinezek oinarriko kirola bultzatzeko beharra azpimarratu zuen, "beraiek baitira etorkizuna". Hodei Lopez entrenatzaileak, berriz, Martinez "erreferente bat" dela azaldu zuen, eta "honelako gizon bat Leondik honaino gu bisitatzera etortzea ohore bat" dela.