Zudairerentzat eta Miragayarentzat izan da Argi Berriko museko txapela
Beasaindarrek Patxi Morales eta Paco Moure ordiziarrei 3-1 irabazi zioten finala. 115 bikotek hartu zuten parte. Lehenengo emakumearen saria Maite Riañorentzat izan zenKanpoan euria goian behean zela, giro beroa izan zen larunbat arratsaldean Ordiziak...
Beasaindarrek Patxi Morales eta Paco Moure ordiziarrei 3-1 irabazi zioten finala. 115 bikotek hartu zuten parte. Lehenengo emakumearen saria Maite Riañorentzat izan zen
Kanpoan euria goian behean zela, giro beroa izan zen larunbat arratsaldean Ordiziako Urdaneta ikastetxean. Gipuzkoa osotik etorritako 45 herritako 115 bikotek hartu zuten parte 39. Argi Berriko mus azkarreko txapelketan.Orduak aurrera egin ahala argitu zen zeintzuk izango ziren Argi Berri elkartean bertan jokatuko zuten aurtengo finalistak. Batetik, Mitxel Zudaire eta Jose Luis Miragaya beasaindarrak; eta bestetik, Patxi Morales eta Paco Moure ordiziarrak. Azkenean, beasaindarrak izan ziren irabazle, 3-1. Txapel banaz gain, 1.500 euro jaso zituzten irabazleek. Bigarrenek, berriz, 800 euro. Moralesek eta Mourtek herriko lehenengo bikotearen saria ere eskuratu zuen (bi afari).
Hirugarren postuan Patxi Alonso eta Patxi Tapia ordiziarrak izan ziren eta 400 eskuratu zituzten. Laugarrenak Legorretako Jabi Diaz eta Arkadio Guerrero geratu ziren, 200 euro poltsikoratuz. Bostgarren (Zestoako Xanti Gil eta Felix Arkonada) eta seigarren (Hernaniko David Martin eta Fernando Martin) sailkatuek arkume bana eta bina kilo txuleta irabazi zituzten. Zazpigarren Ezkio-Itsasoko Felix Etxeberria-Jon Muñoz geratu ziren, eta zortzigarren Altsasuko (Nafarroa) Alejandro Galarza eta Joakin Romero. Sagardotegiko launa afari jaso zituzten.
Argi Berri Elkarteko bikote txapelduna Patxi Alonso eta Patxi Tapia izan zen eta bi txuleta jaso zituzten oparitzat. Lehenengo emakumearen saria Ordiziako Maider Riaño-Ernesto bikoteak jaso zuen. Lurrindegiko lote bat izan zuten saritzat.
45 herritakoak
Ohi bezala, arrakastatsua izan zen Argi Berriko mus txapelketa; muslarien jatorria ikusi besterik ez dago. Gehienak Gipuzkoakoak baziren ere, Lapurdi, Nafarroa eta Bizkaia aldetik ere gerturatu ziren muslariak. «Nafarroako Sakanatik etorritakoak nabarmendu beharrekoak dira aurten», diote antolatzaileek.
Bikote kopuru handiena Ordiziakoa (30) izan zen. Ondoren, Lazkao (8), Beasain (8), Segura(6) eta Zumarragakoak (4).