88 lagunek eman dute baiezko botoa, eta 26ek ezezkoa.
Itsasoko herri galdeketan baiezkoa atera da. Ezkiorengandik bereizi eta berriro ere udalerri izan nahi dutela erabaki dute itsasoarrek. 88 lagunek baiezko botoa eman dute, 26lagunek ezezkoa, lau boto txuri eta baliogabe bat. %85eko parte hartzea izan da: 140 lagun zeuden botoa ematera deituak, eta 119 lagunek eman dute.
Goizean Imanol Lasa Foru Aldundiko bozeramailea izan da Itsason, eta galdeketaren emaitza errespetatuko dutela berretsi du. Desanexiorako prozedura ahal bezain pronto jarriko dute martxan, urtea amaitzerako Itsaso udalerri izan dadin. 2019ko udal hauteskundeak gauzatu arte, batzorde bat eratuko dute udal gobernua osatzeko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.