Maiatzaren 17a LGTB fobiaren kontrako Nazioarteko Eguna izaten da eta ekainaren 28a, Sexu eta Genero Aniztasunaren Nazioarteko Eguna. Bi data horiek uztartuz, Beasainen lehenengo Trasn Zikloa antolatu dute udalak eta Goierriko Zubia taldeak. Maiatzean ...
Muxutruk taldeak kontzertua egingo du ostiralean, Bideluze plazan.
Maiatzaren 17a LGTB fobiaren kontrako Nazioarteko Eguna izaten da eta ekainaren 28a, Sexu eta Genero Aniztasunaren Nazioarteko Eguna. Bi data horiek uztartuz, Beasainen lehenengo Trasn Zikloa antolatu dute udalak eta Goierriko Zubia taldeak. Maiatzean eta ekainean hainbat ekitaldi egin dituzte sexu eta genero aniztasuna oinarri hartuta, gizartea sentsibilizatzeko helburuarekin. Trans Zikloarekin amaitzeko, ostiral iluntzean, aldarrikapenak eta festak bat egingo du Beasainen, Sexu eta Genero Aniztasunaren Egunarekin. Adin desberdinei zuzendutako ekintzak antolatu dituzte 19:00etatik aurrera.
Balorazio positiboa
Goierriko Zubia taldea eta Beasaingo Udala gustura daude lehenengo Trans Zikloak eman duenarekin. Irma Arnaiz zinegotziaren esanetan, «Trans Ziklo hau sistematizatu beharra ikusten dugu». Izan ere, bere helburua «gizartea sentsibilizatzea da, aktiboki guzti honen alde ekiteko. Errespetua, enpatia eta elkarbizitza hobe baten alde, denean artean, elkarlanean, izan behar baitu». Gainerako antolatzaileak ere, Zezilia Herrador, Maddi Imaz eta Ekaitz Goikoetxea baikor azaldu ziren Trans Zikloak emandakoarekin. «Hau abiapuntua izan da, lehenengo harria jarri dugu. Talde polita sortu dugu eta aurrera etorriko dira gauza gehiago», nabarmendu du Zezilia Herrador EH Bilduko zinegotziak.
Itziar Saenz de Ojer clowna.
EGITARAUA
Ostirala, ekainak 30
· 19:00. Loinazko San Martin plazaren azpian, ipuin kontaketa Itziar Saenz de Ojer clownlariaren eskutik.
· 20:00. Batukada, herrian zehar.
· 21:00. Plaza azpian, herri afaria.
· 22:30. Bideluze plazan kontzertua, Muxutruk taldearekin