Finalisten bertso saiorako sarrerak gordetzeko deia
Gaur arratsaldean Ordiziako Majori kiroldegian egitekoa zen bertso jaialdia bertan behera utzi behar izan dute azkenean, eguerditik aurrera argiarekin izan diren arazoak medio. Elurte handia bota du gaur Goierrin, eta horren ondorioz, argi etenak egon dira, eta Iberdrolak ezin izan du bermatu behar bezalako zerbitzua ematea. Zortzi bertsolariak ordurako iritsi dira Ordiziara, eta baita bertsozale ugari ere, baina ez ziren baldintzak betetzen, eta erabaki hori hartu behar izan dute. Hala ere, sarrerak gordetzeko esan dute, aurrerago bertso jaialdia antolatuko baitute. Jakintza Ikastolak antolatu du bertso jaialdia Goierriko Bertsozale Elkartearen laguntzarekin.