Bi ekaitzen artean igaro dute gaua Aralarren Ehunmilakeko boluntarioek
Tximista azpian pasa dute gaua Aralarren Ehunmilakeko boluntarioek. Horietako bat Xabi Mujika “Smithy” izan da eta hona hemen Goierriko hitzari pasatako bideoa eta egunsentian ateratako argazkiak. Gaueko erauntsia igarota egunsenti polita izan dute.
Berak adierazi duenez, “iluntzean, bi ekaitza potente ikusten” zituzten Aralartik, “bata Lizarrusti aldera begiratuta eta bestea Sakana aldera. Lizarrusti aldetik zetorrena Ataun aldera hasi zen sartzen eta Txindoki inguruan kokatu zen. Etxarri aldekoa berriz, beste alderuntz egin zuen.” Beraz, bi ekaitzen artean pasa dituzte gaueko orduak boluntario lanetan Aralarren izan direnak. Egoera “muturrekoa izan ez bazen ere, gogorra izan” zela erantsi du. “Metalezko aitzur bat tximistorratz moduan erabili” zutela ere esan du Mujikak. Abentura polita Aralarren izan diren boluntarioek bizitzakoa.