Pierre Urruti baionarra eta Majida Maayouf gasteiztarra azkarrenak Zaldibiako Herri Lasterketan
Pierre Urruti baionarrak eta Majida Maayouf gasteiztarrak irabazi dute gaur eguerdian jokatu den Zaldibiako VIII. Herri Lasterketa. Lapurtarra bakarrik iritsi da helmugara, eta 22:51eko denboran osatu du 7 kilometroko ibilbidea. Bigarren, Txomin Marañon durangarra sailkatu da (23:01) eta hirugarren Unai Arroyo tolosarra (23:02). Horien atzetik, Aimad Bouziane santurtziarra sartu da (23:02). Bouazine da probaren errekorraren jabea (22:18, 2012an egina).
Aurreneko ediziotik indarrean zegoen errekorra (Maider Gaztañaga ordiziarrak egina 2011. urtean, 26:21) hobetuz irabazi duena Majida Maayouf gasteiztarra izan da (26:04). Bigarren Sara Alonso sailkatu da (27:19) eta hirugarren Naroa Sagarna ormaiztegiarra (27:48). Izaro Rubio ordizarra, 2013ko edizioaren irabazlea, laugarren izan da (28:12).
Guztira 72 korrikalarik hartu dute parte proba, eta horien aurretik herriko haurrak aritu dira korrika, hiru mailatan banatuta.
Sailkapen osoa: www.herrikrosa.eus webgunean.