Eneko Gutierrez eta ‘Nina’-ren zuzendaria Zumarragako Zelai Ariztin, igandean
Andrea Jaurrieta igandeko 19:30eko saioan izango da, filma aurkezteko.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/05/captura-de-pantalla-2024-05-17-a-las-15-07-12.png)
Eneko Gutierrez aktore legazpiarrak parte hartu duen Nina filma asteburuan emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Igandeko 19:30eko saioan, aktore legazpiarrarekin batera Andrea Jaurrieta zuzendaria ere izango da, filma aurkezten.
Igandean 22:00etan ere emango dute Nina, baita larunbatean eta astelehenean ere, 19:30ean eta 22:00etan.