Ibane Cerezo murala margotzen ari da Zelai Arizti parkean
Ibane Cerezo artista zumarragarrak Zelai Arizti parkean murala margotzeari ekin dio gaur goizean. Bospasei eguneko lana izango da. Muralean parkearen topagune izaera islatuko du: kultur etxea, zine aretoa, pilotalekua… Cerezok Leioako Arte Ederretako fakultatean Diseinu gradua egin zuen eta ondoren Ilustrazio masterra egin zuen.