Andraitz saskibaloi, La Salle eskubaloi eta Ilintxa futbol klubetako 300dik gora lagun elkartu dira eguerdian plazan taldeko argazkia ateratzeko. Festa giroak gauera arte iraungo du
Sokatiran, ordea, beteranoak izan dira garaile. Xepeño Agirre zena gogoratzeko antolatutako ekitaldia izan da norgehiagoka.
Denboraldiko lehen garaipena da Ezkioko txirrindulariarentzat.
Biziola kokatzen den eraikina erostea "ezinbestekotzat" jo dute Kooperatibako kideek, "Goierrin ekonomia sozial eraldatzailean diharduten proiektu eta kooperatiben topaleku eta lan leku" izateko.i
Bazkarian 70dik gora gazte elkartu dira. Festak jarraipena izango du arratsaldeko elektrotxarangaren kalejirarekin eta gaueko Dj saioekin.
Legazpiko bi baserrien arteko desafioa giro paregabearekin egin da Haztegiko patioan. Bi taldeetako kideak elkarrekin bazkaltzen ari dira orain.
Beasaingo enpresak akziodunen batzarra zuen gaur goizean. Lantegiaren aurrean bildutakoek Jerusalemgo tranbiaren proiektua bertan behera uzteko eskatu diote, eta Palestinako herriari babesa erakutsi diote.
Bergarari 3 eta 0 gailendu zaio Resti pilotalekuan jokatu den joanekoan. Itzulikoaren faltan, zuhur baino itxaropentsu daude zaldibiarrak. Sailkatuz gero lehen finala lukete. Beasainek bihar jokatuko du finalerdietako joanekoa Oiartzunen.
Topaketaren helburu nagusia energia komunitateen arteko sareak ehuntzea da, eta horretarako, hainbat eredu eta proiektu eman dira ezagutzera.