Arrantza denboraldia hasi da
Ibaietako, erreketako eta urtegietako arrantza denboraldia hasi da. Igandetik, apirilak 3, arrainak harrapatzeko zaletasuna dutenak ibil daitezke kainaberekin, baimendutako erreketan eta eskatutako agiriak eskuratuta. Uztailaren 31ra arte iraungo du ur kontinentaletako arrantza denboraldiak; Lareo eta Arriaran urtegietan, aldiz, irailaren 30ean bukatuko da sasoia, arrantza barruti gisa izendatuta daudelako. Gipuzkoako Foru Aldundiak martxoaren 10eko aginduan arautu ditu denboraldiaren eta arrantzaleen baldintzak, baita arrantzatzea debekatuta dagoen guneen zerrenda ere (alboko taulan). Hala, astearteetan ezingo da arrantzan ibili, jai eguna ez baldin bada behintzat. Gainontzeko egunetan, berriz, egunak zabaldu baino ordubete lehenago hasi ahalko da, eta eguzkia sartzetik ordubete geroagora arte bukatu. Arrantzale batek amuarrain arrunta eta amuarrain ortzadarra espezieetatik gehienez hiru ale atera ahalko ditu eguneko. Neurriz baliokoa baldin bada ezingo da uretara itzuli, hil gabeko arrantza modalitatea egiten ez bada behintzat. Gehienez bi kainabera erabil ditzake –kainabera da baimendutako tresna bakarra–, eta beti biak eskuetan eduki beharko ditu. Salabardoa ere onartuta dago, baina arrainak uretatik ateratzen laguntzeko bakarrik. Hil gabeko modalitatean nahitaezkoa da, antzueloa kentzerakoan ahalik gutxien kaltetzeko. Amuarraina 22 zentimetrokoa Foru aginduak harrapa daitezkeen arrain espezieak ere zehazten ditu. Erreketakoei dagokienez, amuarrain arrunta (Salmo trutta fario), amuarrain ortzadarra (Oncorhynchus mykiss), barboa (Barbus graellsi) eta izokina (Salmo salar) arrantza litezke. Itsasoan [...]
Ibaietako, erreketako eta urtegietako arrantza denboraldia hasi da. Igandetik, apirilak 3, arrainak harrapatzeko zaletasuna dutenak ibil daitezke kainaberekin, baimendutako erreketan eta eskatutako agiriak eskuratuta. Uztailaren 31ra arte iraungo du ur kontinentaletako arrantza denboraldiak; Lareo eta Arriaran urtegietan, aldiz, irailaren 30ean bukatuko da sasoia, arrantza barruti gisa izendatuta daudelako.
Gipuzkoako Foru Aldundiak martxoaren 10eko aginduan arautu ditu denboraldiaren eta arrantzaleen baldintzak, baita arrantzatzea debekatuta dagoen guneen zerrenda ere (alboko taulan). Hala, astearteetan ezingo da arrantzan ibili, jai eguna ez baldin bada behintzat. Gainontzeko egunetan, berriz, egunak zabaldu baino ordubete lehenago hasi ahalko da, eta eguzkia sartzetik ordubete geroagora arte bukatu.
Arrantzale batek amuarrain arrunta eta amuarrain ortzadarra espezieetatik gehienez hiru ale atera ahalko ditu eguneko. Neurriz baliokoa baldin bada ezingo da uretara itzuli, hil gabeko arrantza modalitatea egiten ez bada behintzat.
Gehienez bi kainabera erabil ditzake –kainabera da baimendutako tresna bakarra–, eta beti biak eskuetan eduki beharko ditu. Salabardoa ere onartuta dago, baina arrainak uretatik ateratzen laguntzeko bakarrik. Hil gabeko modalitatean nahitaezkoa da, antzueloa kentzerakoan ahalik gutxien kaltetzeko.
Amuarraina 22 zentimetrokoa
Foru aginduak harrapa daitezkeen arrain espezieak ere zehazten ditu. Erreketakoei dagokienez, amuarrain arrunta (Salmo trutta fario), amuarrain ortzadarra (Oncorhynchus mykiss), barboa (Barbus graellsi) eta izokina (Salmo salar) arrantza litezke. Itsasoan perka amerikarra, zamoa, urre-arraina, loina txikia, lupina arrunta, korrokoia eta platuxa arrantza daitezke. Amuarrain arrunta ezin da saldu merkatuan. Karramarroak arrantzatzea debekatuta dago.
Neurrei dagokienez, amuarrainen kasuan luzean gutxienez 22 zentimetro izan beharko du, eta gehienez 35 zentimetro. Lareo eta Arriaran urtegietan, aldiz, gutxieneko neurria 20 zentimetro luzekoa da. Neurri hori baino txikiagoa duten arrain guztiak atzera uretara bota beharko dira, berehala. Muturretik isatsaren erdiko punturaino neurtu behar da arraina.
Bestetik, amu bezala arrain biziak edo hildakoak erabiltzea debekatuta dago, baita uretako intsektuen edo ornogabeen zomorroak ere. Asticot arra ere ezin da erabili amutarako, ezta gazta, haragi, arto edo antzeko nahaskirik ere. Arrantzan egin aurretik edo bitartean uretara amu-jana botatzea ere debekatuta dago.
Goierrin hil gabeko arrantza modalitatea egiteko erreka bakarra dago izendatuta: Oria ibaia, Amundarain erreka Ordizian batzen zaion tokitik Usurbileraino.
Erreketan eta ibaietan arrantzan egiteko aukeraz gain, Goierrin Lareo eta Arriaran urtegi barrutietan jarduteko baimenak zotz eginda banatuko ditu Gipuzkoako Arrantza Federazioak. Eskera orriak federazioan edo elkarteetan aurkeztu behar dira. Lareoon 15 baimen emango dira eguneko –astearteetan izan ezik–, eta Arriaranen 20. Gehienez bost amuarrain arrantzatu ahalko dira, horietatik bakarra 40 zentimetro baino luzeagoa.
Soberan geratzen diren baimenak Beasaingo Aitz-Zorrotz arrantza elkarteak jasoko ditu, zozketa bidez banatzeko.
Zebra muskuiluaren aurka
Uretako ekosistemetan eta azpiegituretan kaltea eragiten duen zebra muskuilua heda ez dadin neurriak hartu ditu Aldundiak. Ibaietan eta urtegietan erabiltzen diren gailuak eta oinetakoak desinfektatu egin beharko dira, bereziki arrantzarako sare-saskiak, salabardoak, sareak eta botak.
Arrantza egitea debekatuta dagoen guneak
- Agauntza.
Lazkao. Saihesbideko zubitik Domardako bidegurutzeraino.
Ataun. Uerkain presatik
San Gregorioko errotaraino.
Ataun. Aitzarte erreka-ahotik San Martin elizako zubiraino. - Amundarain
Zaldibia. Urtsuerreka ibai-ahotik Berdillari baserriraino.
Zaldibia. Osinberde eta Arkaka zubia bitarteko erreka guztiak. - Arriaran urtegiko errekak
Beasain, Ezkio-Itsaso. Garin eta Arriaran errekak. - Asemendi
Zegama. Sorburutik Otzaurte errekan isuri arteraino. - Barrendiola
Legazpi. Sorburutik urtegiraino. - Eztanda
Gabiria. Sorburutik Errotaberri baserriraino. - Ibaieder
Beasain, Ezkio-Itsaso. Sorburutik urtegi gaineko estazioraino, eta errekak. - Ibiur urtegia
Gaintza. Urtegia eta errekak. - Troiko urtegia
Gabiria, Mutiloa. Urtegiaren barruti osoan. - Urola
Legazpi. Tren geltoki ondoko zubitik Olaberriko presaraino. - Urtsuaran
Idiazabal. Orian isurtzen denetik N-1eko zubiraino. - Urtsuerreka
Zaldibia. Sorburutik Urtsuerrota baserriraino. - Berostegi/Zubin
Legorreta. Sorburutik Oriara.