Azken boladan Facebook, Twiter, Tuenti eta antzeko sare sozialek izaten ari diren arrakasta dela eta, Ordiziako Gaztelekuak horiei buruz hitz egiteko solasaldia antolatu du larunbaterako. Hezitzaile eta gaztetxoak 17:00etan elkartuko dira Lukusain plaz...
Ordiziako Udalak jakinarazi du bihar, hilak 8, Bizkaia Pasealekuaren eta Santa Amalia kalearen artean dagoen bidegurutzea itxi egingo dutela asfaltatze lanak egin behar dituztelako. 09:30ean itxiko diote bidea trafikoari eta eguerdira arte iraungo dute...
Ordizia Rugby Elkarteko jokalari Parker, Huxford, Mattaruco, Marotias eta Alvarez de Eulate, eta zuzendaritzako kide Jose Luis de Castro Goienetxe Fundazioak Ordiziako Urdaneta kalean duen Garagunea bisitatzen izan dira. Han errugbiari eta gizarte parte hartzeari buruz hizketan aritu ziren bertako egoiliarrekin. Bisitaldia taldeko argazkia atereaz bukatu zuten. Zortzi jokalari Euskadirekin Bestalde, Ordizia Rugby Elkarteko zortzi jokalari Euskadiren hautatzaileak deitu ditu autonomia erkidegoen arteko infantil mailako txapeketa jokatzeko Marbellan (Espainia). Roberto Carracedo, Iñaki Lario, Euken Harto, Imanol Aldanondo, Oier Goia, Iker Korta, Beñat Erbina eta Mikel Telleria dira deitu dituzten jokalariak. Mikel Aizpurua, Espainiako selekzioak deitua Azkenik, Ordiziako klubarekin kadete mailan aritzen den Mikel Aizpurua jokalaria 18 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin aritzeko deitua izan da Europako txapelketa jokatzeko. Txapelketa hori apirilaren 14tik 24ra jokatuko da Frantzian.
Idiazabalgo ikerketa taldearen Idiazabal txuri-beltzean argazki zaharren liburuak izan zuen “arrakasta” ikusita, Idiazabalgo Udalak bigarren argitalpena egitea erabaki zuen, eta berriz ere salgai dago liburua udaletxean, 15 euroan.
Gaur eta etzi Cyrus filma proiektatuko du Legazpi Zine Klubak Latxartegin. Gaurko emanaldia 22:15ean hasiko dute, eta igandekoa 19:30ean.
Aztiriako eta Ordiziako kanporaketak igarota, Osinalde Sariketarako txartela lortzeko aukera izango dute bihar beste bi bertsolarik. Idiazabalgo Elizalde elkartean jokatuko den Axari Bertso Sariketan izango dute horretarako aukera. Guztira sei bertsol...
Ordiziako Udalak alegazioak aurkeztu dizkio HKEE Herri Kontuen Euskal Epaitegiak ateratako txostenari. Erakunde horrek orain gutxi atera duen txostenaren arabera, Ordiziako Udalak ez zituen kontratazio administratiboko hainbat arau bete 2007an. Epaitegi horren arabera, orokorrean legea bete dela aitortzen badute ere, hainbat arau hauste jasotzen dira txostenean. Besteak beste, zenbait langile eta zerbitzu kontratatzerakoan erabilitako prozedura ez zela egokia izan dio HKEEren txostenak. Ordiziako Udalak epaitegiaren txostenari erantzuteko atera duen oharrak dio Udalak martxoaren 25ean jaso zuela HKEEren fiskalizazio txostena. Udalak 2007an egindako kontratazioei, langileei eta aurrekontuei dagozkien arloak legezkoak diren edo ez aztertzen ditu dokumentu horrek. Bihar jarriko dute Ordiziako Udalaren webgunean epaitegiak egindako txostena, eta baita udaleko idazkari kontu-hartzaileak epaitegiari bidalitako alegazioak ere. “Kontuen Epaitegiak alde batera utzi ditu alegazio horiek, baina Udalak egin du erreklamazioa”, dio prentsa oharrak. Epaitegiaren txostena ikusteko www.tvcp.org webgunea bisita daiteke. Udalaren argudioak Ordiziako Udalaren oharrak dioenez, “ohikoa” izaten da Kontuen Epaitegiak auditoriak egitea, eta jarraian beste bi puntu plazaratu ditu. “Ordiziari dagokionez, epaitegiak honako ondorioak atera ditu: Udalak eta erakunde autonomoek ‘beraien ekonomia eta finantza-jarduera arautzen duen lege araudia betetzen’ dutela, eta Udalaren kontu orokorrek, 2007ko abenduaren 31n, arlo garrantzitsuenetan ‘ondarearen eta finantza-egoeraren irudi zuzena’ erakusten dutela”. Bigarren puntuak dio Epaitegiaren behin betiko [...]
Zingizango.com • Andraitzek asteburuko emaitzak, kronika eta datozen partidak bidali dizkigu bere oharrean: Senior Mutilak • ORDIZIA K.E. 61 – ANDRAITZ K.E. 46 Andraitz Senior Taldeak, larunbatean Ordizian jolastu zuen eta partidu oso txarra egin zuen. Ordiziarrak jaun eta jabe izan ziren, eta legazpiarrak bai erasoan eta defentsan oso ahul ibili ziren, azkenean 15 puntuko aldearekin galdu zuten. Junior Neskak • ANTIGUA LUBERRI 49 – ANDRAITZ K.E. 30 Junior Nesken Taldeak partidu garrantzitsua zuen Antigua Luberriren aurka eta kategoriaz igotzeko partidua irabaztea derrigorrezkoa zen. Talde legazpiarreko kideek oso urduri hasi zioten partidari eta etxekoek oso ondo jolastu zuten. Erraz hartu zituzten mendean legazpiarrak. Kadete Neskak • LANDABERRI 34 – ANDRAITZ K.E. 19 Kadete nesken taldeak Lasarten jolastu zuen Landaberri taldearen aurka eta berriro ere galdu egin zuten. Taldea ondo jolasten ari bada ere, fisikoki ez daude onenean, oso gutxi entrenatzen dutelako, eta partiduetan nabaritzen da hori. Infantil Neskak • LEZEOTARRAK 29 – ANDRAITZ K.E. 60 Infantil nesken taldeak Donostiko Lizeotarrak taldearen aurka jolastu zuen. Bi taldeak partidarik galdu gabe zetozen eta bien artean lehenengo postua zegoen jokoan. Legazpiarrak oso ondo jokatu zuten eta azkenean oso erraz irabazi zuten, eta lehenengo postuan sailkatu ziren. Aste honetan BIKUÑAN hiru partidu jolastuko dira. [...]
Hogei txirrindulariz osatutako taldea aurkeztuko du bihar Loinaz Txirrindulari Elkarteak. Aurkezpen ekitaldia 19:00etan izango da, Igartza jauregian. Inoxcra-Beasain izenarekin lehiatuko dira aurten, azken urteetan lortutako garaipenak denboraldi hasi berrian ere lortzeko asmoz. Otsaileko azken asteburuan hasi zen errepideko denboraldia, eta ordutik egin diren bost lasterketetatik lau irabazi dituzte. Neguko denboraldia ere emaitza bikainekin amaitu dute. Aurten zazpi txirrindulari aritu dira pistako probetan lehian, eta sei ziklokrosean. Bi kategorietan, Gipuzkoako Txapela lortu dute Inoxcra-ko mutilek. Helburua: txirrindularitza ezagutzea Emaitza bikainak lortu arren, Loinaz Txirrindulari Elkartearen helburu nagusia, gazteek txirrindularitzaren mundua zer den ezagutzea da. Txirririndularia izatea zer den erakutsi nahi diete Goierriko txirrindulariei. Ion Lazkanok zehaztu duenez, “filosofia bat bultzatu nahi dugu. Oraindik denbora asko geratzen zaie txirrindulari profesionalak izan nahi duten edo ez erabakitzeko, baina orain probatzen badute, bidearen erdia eginda dute erabakia hartu aurretik”. Txirrindularitzan dauden gora-beherak ere kontuan hartu behar direla dio Lazkanok, “lesioak, erorikoak, entrenamenduak, janaria, jokaera…”. Horri guztiari ordea, talde lanean egiten diete aurre Inoxcrako mutilek: “Talde oso konpaktoa da eta euren artean oso harreman ona dute. Norberak lasterketa irabazi ezin duela ikusten badu, taldekide batek irabazteko lan egiten dute, eta, hori, oso garrantzitsua da”. Zikloturismoa, bizikletaz gozatzeko beste aukera bat Inoxcra-Beasain taldeko txirrindulariak aurkezteaz gain, [...]
Telleriarteko txirrindulari elkarteak eskerrak eman dizkie legazpiko herritarrei aurreko asteburuan ospatu zuten Garagardo ferian izan duten parte hartzeagatik eta portaera zuzenagatik. Era berean, aurten antolatuko dituzten txirrindulari probetan part...
Pello Gonzalez Ogasun diputatuak, eta Gipuzkoako Diputatu Nagusi izateko Hamaikabaten hautagaiak, egungo egoera politikoari buruzko hitzaldia egingo du gaur. 19:00etan hasiko da hitzaldia, alderdiak Beasainen duen egoitzan (Andre Mari kalea, 5. Loinaz...
Legazpiko Gazteak Kirol elkarteak futbol zazpi txapelketa antolatu du aurten ere. Maiatzaren 21ean hasiko dute, eta izena emateko aukera jada zabalik dago Arrano, Giroa, Kukue, Karibe Zaharra eta Maiatza tabernetan. Apirilaren 28an kenduko dituzte zer...
Jon Ander Albisu pilotari ataundarrak profesionaletako lehen final handia etzi, larunbata, jokatuko du Tolosako Beotibar frontoian. Promozio Txapelketa edo Bigarren Mailako binakako finala da. Albisurekin Mikel Olaetxea lizartzar aurrelariak osatu...