Ampok %25 haziko ditu salmentak 2011 urtean
Ampo enpresak ostiralean egin zuen Batzar Orokorra Idiazabalen, eta bertan azaldu zutenez, %25 haziko ditu salmentak 2011an. Merkatu eta negozio bide berriak garatzeko asmoa du, eta horretarako aliantza eta erosketa berriak egitea aurreikusten du Idi...
Ampo enpresak ostiralean egin zuen Batzar Orokorra Idiazabalen, eta bertan azaldu zutenez, %25 haziko ditu salmentak 2011an. Merkatu eta negozio bide berriak garatzeko asmoa du, eta horretarako aliantza eta erosketa berriak egitea aurreikusten du Idiazabalgo enpresak.
Ampok egoitza nagusia Idiazabalen du, eta beste produkzio zentro bat Indian. Egun bost kontinenteetako 50 herrialdeetan dago Idiazabalgo enpresa, eta bere asmoa datozen urteetan nazioartera zabaltzeko estrategiari bultzada bat ematea da, ordezkaritza eta produkzio zentro berriak irekiz. Halaber, hazkunde garrantzitsuak aurreikusten dituzte, batez ere Latinoamerikan, Ekialde Hurbilean eta Asian.
2010. urtean krisiaren eragina “nabarmena” izan zen Ampokoen hitzetan, eta %30eko beherakada eragin zuen salmentetan, 110 milioi eurokoa. Idiazabalgo enpresak sei milioi euro inguruko EBITDA (Etekinaren ondorengo interes, tasa, depreziazio eta amortizazioa) batekin babestu zuen bere errentagarritasuna, eta bere langile guztiak mantendu zituen. “Ampok horrela berretsi du langileekiko eta orokorrean gizartearekiko konpromisoa, bere aktiborik garrantzitsuenak pertsonak direla garbi utziz”.