Beasaingo jaietan, igandeko Afrika Egunarekin etorkinak ezagutzeko deia egin du Bategite elkarteak
Beasaingo Loinatz jaiek etorkinen eskutik izango du berritasunetako bat. Bategite etorkin elkarteak Afrika Eguna antolatu du estreinakoz iganderako, ekainak 5. Arratsalde osoa etorkinak gehiago ezagutzeko, haiekin jai giroan ibiltzeko eta munduko kulturez ikasteko izango da. Bategitek bi helburu nagusik mugituta prestatu du festa. Batetik etorkinei bertako gizartean murgiltzen laguntzeko, «Beasainen inplikatzeko eta integrazio osoa lortzeko» kasu honetan. Bestetik, «munduan zenbat kultura dauden» erakutsi nahi dute. «Guretzat oso-oso garrantzitsua da ekitaldi hau ondo ateratzea. Etorkinen integrazioa eta denen artean Beasaingo herrian elkarbizitza onena izatea nahi dugu», azaldu du Bategiteko kide Pitxu Urretabizkaiak. Gaur egun ia berrehun bazkide dira, «gehienak etorkinak». Elkarte gisa eratuta dago, lehendakari, idazkari, diruzain, ordezkari eta estatutuekin. Zuzendaritza taldea hamar lagunek osatzen dute. 22 herrialdetako jendea dago, Goierriko 12 herritakoak. Pablo Parra diruzainak beasaindarrak ez ezik goierritar guztiak gonbidatu ditu igandeko festara. «Eskualdean 5.000 etorkin daude. Mundu honek gaur duen arazo handienetakoa da herritarrek, kasu honetan baliotsuenetako askok, beste herrialde batzuetara joan beharra dutela aurrera egiteko», dio Parrak. «Etorkinak ere gaizki pasatzen ari dira krisialdiagatik, eta babesa eman beharra daukagu, egoera oso larrian daudelako asko». Bategiteren lehendakariorde Serigne Ndiaye senegaldar jatorriko goierritarrak jendeak immigrazioari buruz duen irudia aldatzea beharrezko ikusten du. «Ez da ez negatiboa, ez txarra. Bizimodu [...]
Beasaingo Loinatz jaiek etorkinen eskutik izango du berritasunetako bat. Bategite etorkin elkarteak Afrika Eguna antolatu du estreinakoz iganderako, ekainak 5. Arratsalde osoa etorkinak gehiago ezagutzeko, haiekin jai giroan ibiltzeko eta munduko kulturez ikasteko izango da. Bategitek bi helburu nagusik mugituta prestatu du festa. Batetik etorkinei bertako gizartean murgiltzen laguntzeko, «Beasainen inplikatzeko eta integrazio osoa lortzeko» kasu honetan. Bestetik, «munduan zenbat kultura dauden» erakutsi nahi dute.
«Guretzat oso-oso garrantzitsua da ekitaldi hau ondo ateratzea. Etorkinen integrazioa eta denen artean Beasaingo herrian elkarbizitza onena izatea nahi dugu», azaldu du Bategiteko kide Pitxu Urretabizkaiak. Gaur egun ia berrehun bazkide dira, «gehienak etorkinak».
Elkarte gisa eratuta dago, lehendakari, idazkari, diruzain, ordezkari eta estatutuekin. Zuzendaritza taldea hamar lagunek osatzen dute. 22 herrialdetako jendea dago, Goierriko 12 herritakoak. Pablo Parra diruzainak beasaindarrak ez ezik goierritar guztiak gonbidatu ditu igandeko festara. «Eskualdean 5.000 etorkin daude. Mundu honek gaur duen arazo handienetakoa da herritarrek, kasu honetan baliotsuenetako askok, beste herrialde batzuetara joan beharra dutela aurrera egiteko», dio Parrak. «Etorkinak ere gaizki pasatzen ari dira krisialdiagatik, eta babesa eman beharra daukagu, egoera oso larrian daudelako asko».
Bategiteren lehendakariorde Serigne Ndiaye senegaldar jatorriko goierritarrak jendeak immigrazioari buruz duen irudia aldatzea beharrezko ikusten du. «Ez da ez negatiboa, ez txarra. Bizimodu hobea bilatzeko eskubidea duten pertsonez ari gara, besterik gabe. Etorkinari buruz jendeak duen irudia aldatu nahi dugu; nahikoa da haiekin egotea».
Egitaraua
Igandea, ekainak 5. Loinazko San Martin plazan.
- 17:00. Haurrentzat tailerrak: tatuajea, arabiar kaligrafia, artisautza.
- Afrikako pastak, tea eta kafea dastatzeko.
- Afrikako musika tresnen erakusketa.
- 19:00. Arkumearen festa marokoarra. Pintxoak eta ardoa banatuko dituzte.
- 19:00-21:00. Senegalgo musika taldearen ikuskizuna, plazatik abiatuta kalerik kale. Durangon bizi diren 45 bat senegaldarrek osatzen dute taldea, musika, dantza eta erritmo biziko ikuskizuna osatuz.